“Proba bidegabe eta arrotzen” kontra mobilizazioak deitu dituzte hezkuntzako eragileek

  • Hezkuntza eredu propioa defenditu eta hezkuntza komunitatearekin egungo ereduaren inguruko eztabaida “zabala eta argia” martxan jartzeko eskatu diote Ikasle Abertzaleak, Steilas, LAB eta Sortzenek Hezkuntza Departamentuari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko ekainaren 9an - 08:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Autonomia Erkidegoan selektibitatea gainean den honetan, froga hau “Madrildik ezarri zigutela” gogoratu dute bertako ikasleei eduki eta eredu arrotzak sartzeko asmoz.

Gainera, ikasleak “euren etorkizuna erabat baldintzatuko duen proba egitera behartuta” daudela salatu dute. Bide batez, LOMCEk LHko 3. mailan ezartzen dituen azterketak ere gaitzetsi dituzte.

Honen aurrean, elkarretaratzeak deitu dituzte datozen egunetarako.

Asteazkena

- Leioako Campusa: 08:00etan Mikel Laboan.

- San Mames: 08:00etan

- Ingenieritza fakultatea: 08:00etan fakultate aurrean.

- Nautika: 08:00etan.

- Gasteizko campusa: 10:30etan aulario aurrean.

Ostirala

- Bilbo: 18:00etan manifestazioa Moyua plazatik.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info-k argitaratu du eta webgune horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

LOMCE legea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...