Presoen eta senideen eskubideen aldeko manifestaziora deitu dute Donostian larunbaterako

  • Etxerat elkarteak prentsaurrekoa egin du atzoko atxiloketak salatzeko. Larunbatean, martxoak 28an, Donostiako Anoeta estadiotik irtengo den manifestazio nazionalerako deia egin dute.


2015eko martxoaren 26an - 12:10

Prentsaurreko jendetsua egin du Etxeratek atzoko atxiloketak salatzeko. Operazioak osasun eskubideen aurka egin duela salatu dute. Era berean, Lakuari berriki eskatutako babesa jaso ez izana tamalgarritzat jo dute: “Formak kritikatzera mugatu zen”. Operazio ostean Etxerat elkartea bera Lakuarekin harremanetan jarri zena azpimarratu dute Lehendakaritzako deirik jasotzen ez zutela ikusita.

“Gure konpromisoa gatazkaren konponbidearekin eta bakearekin dago eta bideo horretan jarraituko dugu”, gaineratu du Etxeratek.

Euskal presoen eskubideen alde lanean ari diren lau pertsona atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Etxerateko kideak diren Nagore Lopez de Luzuriaga Zamudion eta Izaskun Abaigar, Kanpezun  atxilotu zituzten. Fernando Arburua medikua eta preso ohia Donostian atzeman zuten, eta Oihana Barrios psikologoa, Iruñean. Biak Jaiki Hadi elkarteko kideak dira. Abokatuen aurka urtarrilean egindako operazioaren jarraipena da “Pastor operazioa”. Euskal preso politikoen babeserako elkarteen kontrako laugarren polizia operazioa izan da atzokoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude