Preso zegoen beste pertsona bat hil da Zaballan

  • Oraindik ez dituzte heriotzaren arrazoiak argitu. Aurten, Euskal Herriko kartzeletan preso zeuden lau pertsona hil dira jada; bi Zaballan, bat Baionan eta beste bat Iruñean. Gardentasun faltaz eta espetxeak osasunean sortzen dituen kalteez ohartarazten du Salhaketak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 13an - 11:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurreko ostiralean, apirilaren 10ean, preso zegoen pertsona bat hilik aurkitu zuten Zaballako (Araba) kartzelan. Badirudi ziegan zegoela gizona, eta goizeko zenbaketan konturatu zirela hilik zegoela. Naiz-en arabera, ez zeukan "biolentzia-zantzurik", baina oraindik ez dituzte heriotzaren arrazoiak zehaztu.

Urte honetan Zaballan bizia galdu duen bigarren pertsona da jada. Izan ere, joan den otsailean, 35 urteko beste gizonezko bat hil zen bertan. Eusko Jaurlaritzak 2021ean lortu zuen espetxe-sistema kudeatzeko eskumena, eta ordutik, gutxienez 11 preso hil dira EAEko kartzeletan.

Euskal Herri mailan, gutxienez lau dira, urtea hasi zenetik, preso zeudela hil diren pertsonak. Zaballan izandako bi heriotzez gain, Iruñeko presondegian 80 urteko pertsona bat hil zen martxoaren hasieran, bihotz-biriken geldialdia jasan ondoren; eta martxoaren amaieran, Baionan eman zuten beste heriotza baten berri. 23 urte eta osasun mentaleko arazoak zituen gizon batek bere buruaz beste egin zuen, bakartze-erregimenean zeukatela. Lau hilabeteko zigorra betetzen ari zen. 

Iruñeko azken heriotza salatzean, espetxeak pertsonen osasunean eragiten dituen kalte larriez ohartarazi zuen Nafarroako Salhaketak, baita presondegietan izaten diren heriotzen inguruko gardentasun faltaz ere; ez espetxe-administrazioek ez lekuan lekuko gobernuek ez dute apenas informaziorik ematen. "Ez da kartzelako erdeinu instituzionalaren aurrean salaketa-bide gisa jardutera behartuta gauden lehen aldia", zioen Salhaketak.


Espetxe baldintzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.