argia.eus
INPRIMATU
Preso politiko katalanak Kataluniako espetxeetara eramango dituzte
  • Kataluniako espetxeen eskumena daukan Generalitateak gaur jaso du Madrilgo Barne ministroaren komunikazioa: asteartean eramango dizkiete independentzia prozesua geldiarazteko Espainiak preso hartutako politikariak. Hedabideek zabaldu dutenez, Generalitatea beren senideekin bildu da presoak zehazki zein espetxetan kokatu familiekin batean erabakitzeko.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 02a

Tramite guztiak garaiz egitea lortzen badute, litekeena da bihar bertan -uztailak 3- Oriol Junqueras, Raul Romeva, Carme Forcadell, Dolors Bassa, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixartek gaua egitea Kataluniako espetxeren batean, izan Brians 2 edo Quatre Camins.

Aldiz, luzexeago jo dezake  Jordi Turull, Josep Rull eta Joaquim Fornen hurbiltzeak; hauen kasua Pablo Llarenak berak tramitatu behar baitu. Bitarte horretan, zer gertatu zain daude Estremerako (Madril) presondegian.

Bestalde, ANC eta Omnium elkarteak ari dira lanean Llarena epaileak denentzako ezarritako 2 milioi euroko fidantzak ordaintzeko diru bilketan. Hau ordaintzeko epea ere bihar, uztailak 3, amaitzen baita.