Preso gaixoen aldeko mobilizazioen gida

  • Ostiralean hasi eta ekainean ere, hainbat hitzordu antolatuko dituzte herri ugaritan. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko hainbat mobilizaziotara deitu dute Sarek eta  beste hainbat plataformak.


2015eko maiatzaren 14an - 11:57
Lezoko Sareren irudia. (Argazkia: Sare).

Mugimenduetatik adierazi dutenaren arabera, “azpimarratzekoa da, mobilizazioak hainbat plataforma edo Sare bezala antolatu arren, herritar talde batek beharra ikusi duela muturreko egoera hauen aurrean antolatzeko”. Horretarako ekimenen bitartez “kasu ezberdinak jendarteratu eta salatzea da asmoa”.

Gaixorik dauden presoak etxeratzeko deialdiak:

-Maiatzak 15, 20:00etan Hernanin Sarek antolatutako manifestazioa Gudarien plazatik.

-Maiatzak 16:

- 10:00etan Ugaotik Galdakaora kotxe karabana Txus Askatu plataformak antolatuta.

- 12:00etan Ondarroan Ibon Iparragirre etxeratzeko eskatzeko elkarretaratzea Alamedan, Iparra Galdu baik plataformak deituta.

- 12:30ean mobilizazioa Galdakaoko udaletxetik hasita Txus Askatu plataformak antolatuta.

- 20:00etan Basauriko bentan giza katea Txus Askatu plataformak antolatuta.

-Maiatzak 30, 12:30ean Lezon Sarek antolatutako manifestazioa dispertsioaren aurka Gurutze Santuaren plazatik.

-Ekainak 27, 12:30ean Errenterian Sarek antolatuta “Eskuz-esku Aitzol etxera” Anbulatoriotik Gaztañora.

-Ekaina, data zehazteke, Donostian Batzar Irekia Jagoba Codoren egoera azaltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude