Internet irekitzen dut eta estatuko egunkari handi batean agertzen den lehen albistea da Europako agintariek badakitela Marokon ez direla giza eskubideak errespetatzen, baina beste gai batzuk lehenesteagatik ez dutela jarduten. Gaur egun, Naâma Asfari preso politiko sahararra egoera kritikoan dago, ekainaren 8tik baitago gose-greban, legea betetzeko eskatzeagatik, hau da, atxiloketa arbitrarioari buruzko Nazio Batuen lantaldearen ebazpena (23/2023).
Bestalde, eta nahiz eta Saharako autodeterminazio eskubideak indarrean jarraitu, uste dut sintomatikoa dela Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua biltzea saharar-marokoar auzian Marokok asmatutako autonomia planari lehentasuna emateko, eta ez giza eskubideen arloko legedia betearazteko.
Baina nazioarteko egituretan Sahararekin edo Palestinarekin dagoen etikarik eza gobernu nazionalei ere transferitzen zaie, Sahararen kasuan behintzat, Espainiak Saharako autonomia plana onartu du xantaia jasan ondoren, Frantziak eta Erresuma Batuak interes ekonomikoengatik, eta AEBek, Marokok Israelgo estatua aitor zezan. Nire ustez, izendatutako herrialde horiei dagokie Naâma Asfariren bizitza salbatzea, eta Gdeim Izik-etik arbitrarioki atxilotutako presoak askatzea. Badakigu mundu mailan giza eskubideen urraketa amaitzea zaila dela, baina, behintzat, ea behingoz munduko agintariek bide ona hartzen duten.
Patxi Aznar Bellido
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.