Prefetak Lexantzü, Itsasu, eta Arberatzeren kontra jo du euskara ofizialki aitortzeagatik

  • Itsasuk uztailean hartu zuen Euskararen aldeko deliberoa, eta Lexantzük eta Arberatzek buruila hastapenean. Aste hontan herriko etxeek errezebitu dute prefetaren agiria: deliberoak atakatzen ditu auzitegi administratiboaren aitzinean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 25ean - 09:56
Simon Fetet prefeta. Euskal Irratiak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Simon Fetet prefetak Lexantzüko, Itsasuko eta Arberatzeko herrien kontrako prozedura abiatu euskararen aitortza ofiziala bozkatzeagatik. Egoitz Urrutikoetxeak Lexantzüko auzapezak, Mikel Hiribarne Itsasukoak, eta Pierre Guichaoua Arberatzekoak jakinarazi digute prefetaren berri ukan dutela azken egunotan.

Buruilaren 2an Lexantzüko hautetsiek bozkatu zuten euskararen ofizialki onartzea lurraldeko hizkuntza gisa, Frantsesa bezala. Itsasun, uztailaren 23an zuten bozkatu euskararen aldeko deliberoa, Sarako herriarena modelotzat hartuz. Simon Fetet prefetak errekurtsoak pausatu ditu auzitegi administratiboan bi herrien kontra.

Lexantzüko herriari helarazi dion gutunean, azpimarratzen du bere ustez herriko etxeak ez duela deliberatzen ahal bi hizkuntzen arteko berdintasun juridikoari buruz, eta engaiamendu politiko bat erakusten duela, zerbitzu publikoek neutroak izan behar dutelarik.

Bost dira beraz Prefetaren errekurtsoa ukan duten herriak: Baiona, Sara, Lexantzü, Arberatze eta Itsasu, orain arte.


Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko irailaren 28
Ana Bidart (Euskal Haziak elkartea)
“Euskaraz bizitzeko aukerak biderkatu behar dira”

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.