Zein da zein Espainiako eskuin muturreko alderdi berrian?

  • PPren sektore kontserbadoreko zenbait kidek eta ETAren hainbat biktimak alderdi berria eratu dute maiatzeko Europar Batasuneko hauteskundeei begira, tartean Jose Antonio Ortega Lara eta Santiago Abascal daude. Rajoyri “jarrera nazionalistetara hurbiltzea” eta “egonean egotea” leporatzen diote.


2014ko urtarrilaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ortega Lara eta Santiago Abascal. (Arg:Periodistadigital.com)

Libertad Digital atariaren arabera, Vox deitu diote alderdiari. Lan ildoak, logotipoa, eta programa ostegunean aurkeztuko dituzte, prentsaurreko baten bidez. 

Zeintzuk egongo dira alderdian?

Ortega Lara ETAk 1996tik 1997ra bahituta eduki zuen kartzeletako funtzionarioa da sustatzaileetako bat. 1987an egin zen PPko kide eta 10 urte geroago Burgoseko PPko zerrendetan sartu zen “mehatxatutakoekin elkartasunez”. 2008an utzi zuen alderdia, argitu gabeko arrazoiengatik.

Santiago Abascal amurrioarra da beste bultzatzaileetako bat. 1994tik 2013ra izan da PPko kide, baina “desadostasunengatik” utzi du. Europako Giza Eskubideen Epaitegiak ‘Parot Doktrina’ baliogabetu eta PPk epaia onartzea izan da “tentsioaren lehergarria”, Abascalen hitzetan.

Alejo Vidal Quadras PPko kidea eta egun Europako Parlamentuko presidente ordea izan daiteke formazio berriaren zerrenda-burua, zenbait medioen ustetan, baina oraindik ez dute ofizialki argitu. Oraindik ez dago formazioaren zerrandatan, baina askok esaten dute egongo dela. "Ongi etorria" litzatekeela ziurtatu dute Vox-eko buruek.

Eskutitz irekia bidali zion Zuzendaritza Orokorrari orain lau hilabete Kataluniako independentzia  nahiaren eta ‘Barcenas auziaren’ aurrean hartutako jarrera salatuz. “Nazioa suntsitzen ari direnekin” biltzea aurpegiratu, eta PPko Batzar Orokorra deitzeko eskatu zion orduan Rajoyri. Erantzunik ez zuen jaso, eta beste alderdi bat egituratuko zuela esan zuen.

Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente ohi Ana María Vidal-Abarcak ere parte hartuko du Vox-en. Orain zortzi urte, Biktimen Fundazioaren lehendakaritza utzi zuen, bertako kideak “politizatzen” ari zirelakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Analisia
Ituñoren aurkako kanpaina: BMW, Iberia, eta izan automata

Presoen eskubiderako Sarek larunbaterako deitu zuen manifestazioan parte hartu zuen, beste urte batez, Itziar Ituño aktore basauritarrak. Eskuin muturreko eragile eta erabiltzaileek bere aurkako kanpaina jarri dute abian. Lehen neurriak heldu dira: BMWk eta Iberiak... [+]


Eguneraketa berriak daude