argia.eus
INPRIMATU
PPk irabazi ditu hauteskundeak, baina PSOEren babesa behar du gobernatzeko
  • Aldaketa handia Espainiako kongresuan. PPk irabazi ditu hauteskundeak eta PSOEk trantsizioaz geroztik lehen aldiz 100 diputatu baino gutxiago lortu ditu. Podemos hirugarren indar kokatu da, baina sozialistengandik urrun. Ciudadanosek lortutako emaitzak ez dira nahikoa izango Mariano Rajoyk gehiengo osoz gobernatzeko.

ARGIA @argia 2015eko abenduaren 21a
Mariano Rajoyk irabazi ditu hauteskundeak, baina ez du gehiengorik. (Arg: Gorka Lejarcegi)

PPk ez du nahikoa Ciudadanosen babesa. Mariano Rajoyren garaipen estuak zail egingo dio exekutiba egonkor bat legegintzaldirako. Gobernua mantentzeko, Ciudadanos-ez gain alderdi abertzaleen babesa beharko luke, edota bestela koalizio handia bat egin PSOErekin batera. PPk 123 eserleku eta botoen %29 lortu ditu. 2011n 10.800.000 boto eta 186 eserleku eskuratu zituen. Hauteskunde hauetan 4 milioi boto galdu ditu eta 65 eserleku.

PSOE izan da bigarren indarra, eta honekin, alderdiaren barnean lidergoa mantendu ahal izango du Pedro Sanchezek. Presidente izateko aukerak ditu Podemos eta alderdi abertzale hainbatekin ituna egitera iritsiko balitz. PSOEk 90 eserleku lortu ditu botoen %22arekin.

Podemos izan da hirugarren indarra eta PSOE harrapatzear izan da Katalunia, Galizia eta Valentziako Komunitateko konfluentziak batuta. Guztirak 69 eserleku eskuratu ditu eta botoen %20, alderdiak azken asteetan aldarrikatu duen "erremontada" nolabait gertatu da, baina ez PSOE gainditzeko adina. Pablo Iglesiasen alderdia aktore garrantzitsua izango da datozen asteotako elkarrizketetan.

Hauteskundeotako kaltetu handienetako bat IU eta Alberto Garzón izan dira, ez baitute talde parlamentarioa osatzeko %5aren kopurua gainditu, eta soilik 2 eserleku eskuratu dituzte.

PP eta PSOEk guztira 84 eserleku eta 5,5 milioi boto galdu dituzte 2011ko emaitzei erreparatuta.

Honela geratu dira emaitzak.

Azpian eldiario.es gunean egin duten grafika, itun posibleak ikusteko.

Podemos hirugarren indarra izan da azkenean. Madrilen egin duen ekitaldiaren bideoa egi dute Diagonaleko kazetariek.