Poliziaren jazarpena Barakaldoko txosnagunean, ‘Polizia hiltzailea’ dioten pegatina batzuengatik

  •  Pegatinak zeramatzaten hainbat gazte identifikatu dituzte Santurtzin, eta Barakaldon, udaltzainak txosnagunera sartu dira gauez, eranskailuei argazkiak ateratzeko. 

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 17an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aldarri politikoak egiteko eskubideari eraso egiten jarraitzen du Poliziak bai Barakaldoko (Bizkaia) txosnetan, bai Santurtziko (Bizkaia) kaleetan. Asteartetik asteazkenerako gauean, Barakaldoko txosnagunera sartu eta "Polizia hiltzailea" mezua zeramaten pegatinei jazartzen jardun zuten udaltzainek: jarrita topatu zituzten eranskailuei argazkiak ateratzen aritu ziren.

Horren aurretik, Santurtzin, pegatina berdinak zeramatzaten hainbat gazte identifikatu eta materiala konfiskatu zien Ertzaintzak.

Eranskailu horietan, "Polizia hiltzailea" leloaz gain, udaltzain bat ikus daiteke taser pistola bat eskuetan duela. Izan ere, Santurtzin bertan, Ander izeneko gazte bat erail dute berriki udaltzainek, taser pistola batekin eta borrekin jipoitu ostean, koman sarrarazi baitzuten ekainaren amaieran. Handik bi egunera hil zen. 

Barakaldoko txosnagunean, ugariak izaten ari dira adierazpen-askatasunaren aurkako erasoak. Aurreko ostiral gauean, jai-eremura sartu ziren 20 bat agente, eta poliziarenh biolentzia edo Israel salatzen zituzten hainbat pankarta kendu zituzten. Astelehenean, gainera, Voxeko hainbat kide bertaratu ziren, txosnetako mezu politikoak seinalatzeko bideo bat grabatzeko.


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...