Donostiako Euskal Jaien baitan irailaren 9an Atera dena poesia eta musika errezitaldia izango da eta 10ean, aldiz, Metro koadro bat ikuskizuna aurkeztuko dute Errenteriako Mikelazulo elkarteko kideek. Bi jardunaldi hauek Donostiako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak lankidetzan bigarren urtez antolatzen duten Poesia Orduak ekimenaren baitan kokatzen dira. Bestalde, irailaren 5ean Xabier Montoiaren Irapuato ipuinaren itzulpenaren gaineko mahai-ingurua izango da. Jarduera guztiak Victoria Eugenia Clubean izango dira.