argia.eus
INPRIMATU
PODCAST 2x24 | “Gerra gelditu” eskatzean nori laguntzen ote diozu: Vladimir Putini, munduari, NATOri, ukrainarrei...?
  • Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista eta sare sozialek txikizioez zabaldutako irudiek blokatuta daude? Erantzukizunak eta erruak banatzeko eztabaidek paralizatu ditu, akaso?

    Galdera hauei erantzuten saiatu gara aste honetan Pello Zubiriarekin, ARGIAn idatzi duen artikulua oinarri hartuta. Eta oraingoan ere gai garratzak musikaz gozatzen ahalegindu gara, Etxamendi eta Larralderen Aitatxi abestiarekin.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria Eneritz Arzallus Alustiza 2022ko maiatzaren 02a

Entzun saioa osorik:

 

Ikusi programaren aurrerapen bideoa: