argia.eus
INPRIMATU
Pirritx eta Porrotxen ‘Ilargiaren sekretua’ katalanera bikoiztu dute

2009ko maiatzaren 22a

2004an estreinatu zuten Pirritx eta Porrotx pailazoek Ilargiaren sekretua filma Euskal Herriko zinema aretoetan. Hik Hasik ekoiztutako lanak bide luze eta arrakastatsua izan zuen, eta horri eskerrak, orain katalanera bikoiztu dute. El secret de la lluna jarri diote titulua filmari eta pasa den asteburutik Herrialde Katalanetako zazpi zinema aretoetan proiektatzen ari dira.