argia.eus
INPRIMATU
Pirinioetako euskalkien egoera aztertuko dute Ariben igandean
  • Pirinioetako euskalkiei eman beharreko trataera eta erabileraren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du Bortuetako Euskalkien Foroak, Gu Pirinioa ekimenaren baitan. Apirilaren 25ean izango da saioa, Aribeko Aezkoako Etxean.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 22a

Bortuetako Euskalkien Foroak prozesua abiatu du Pirinioetan diren euskalkien inguruan haunartzeko eta aztertzeko nolako trataera eta erabilera eman behar zaien. Foroa, Gu Pirinioa proiektuaren baitan sorturiko euskara lan-taldeak abiatu du, Pirinioetako uskaren egoerak kezkatuta, zenbait ibarretan desagertuta baitaude euskalkiok eta beste batzuetan desgertzeko zorian.

Hala, jardunaldia antolatu dute apirilaren 25ean Ariben, Aezkoako Etxean, goizeko 11.00etan hasita. Bertan bilduko dira iritziak jasotzeko eta "euskalkien etorkizuna elkarrekin marrazteko". Ibar bakoitzean euskarak izan beharreko trataera, eskolak, herriko uskara ikastea... Hainbat gai mahairatuko dute denen artean eztabaidatzeko.

Azaldu dutenez, saioa aurrera eraman eta dinamizatzeko kanpo-laguntza izango dute eta bertan jasotakoak txosten batean bilduko dituzte ondoren. Izena emateko info@gupirinioa.eus helbidera idatz liteke.