Pintada faxistak eta xenofoboak egin dituzte Lekunberrin, Leitzan eta Iruñean

  • Lekunberriko Ontzazulo eta Mendillorriko (Iruñea) Ezpondapea elkarteetan eta Leitzako Torrea Herriko Tabernan agertu dira pintadak. Azken honek adierazi du faxismoaren gorakadari "matxinada antifaxistarekin" erantzungo diotela, eta elkarretaratzera deitu du larunbatean 13etan. 

Leitzako (Nafarroa) Torrea Herriko Tabernan eginiko pintada faxistak. Torrea Herriko Taberna

2026ko irailaren 11n - 15:13
Azken eguneraketa: 16:29
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Iruditzen zaigu mundu mailako joerak, nazioarteko tentsioak eta globalizazioak eragindako olatu ideologikoak gure herri eta auzo txikietara beste lekuetara bezala iristen. Errealitatea guztiz kontrakoa da", adierazi du Leitzako (Nafarroa) Torrea Herriko Tabernak ohar baten bidez. Besteak beste, hau España da, islam ez, puta ETA leloekin eta ikur faxistekin bete dituzte Torreako, Mendillorriko (Iruñea) auzoko Ezpondapea Elkarteko eta Lekunberriko (Nafarroa) Ontzazulo Elkarteko paretak.

Oharraren esanetan, lelo eta ikur horiek "ultraeskuinari hamarkadatan baimendu zaizkion mantra ideologikoaren esloganak" dira. Bestalde, azpimarratu dute Torrea "Euskal Herri xehearen eta bere identitatearen zapalkuntza eta asimilazioari" aurre egiteko sortu zuela Ezker Abertzaleak 90. hamarkadan.

Egungo Leitza eraikitzeko "ezinbesteko espazio eta agente" izan dela gehitu dute, eta argi esan dute edozein erasoren aurrean "zutik eta tinko" segituko dutela: "Lehen lerroan egon behar denean, lehen lerroan egonez". Elkarretaratzea deitu dute larunbat honetan 13:00etan, eta dei egin die Leitzaldeko herritar eta eragile orori: "Torrerari eta ordezkatzen duen guztiari babesa emateko eta faxistei aurrean izango gaituztela adierazteko".

Torrean, Ezpondapean eta Ontzazulon eginiko pintaden argazki gehiago:


Faxismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.