Pilula eta konponbidea, gauza bera al dira?


2026ko abuztuaren 24an - 15:47
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken urteetan osasun mentala oso barneratuta dago. Zorionez, psikologoarenera edo psikiatrarenera joatea gaur egun ez da “zoroen” gauza. Harritzekoa da orain pilulak edozertarako hartzea oso arrunta izatea.

Dirudienez, lagunekin pasadizoak kontatzen, psikiatrarenera joan diren lagun guztiei esan diete pilula bat hartzeko, eta gehien errepikatu dena Sertralina da. Hainbeste jendek hartzen du, non osasun mentalaren Parazetamola dirudien. Egia da kasu batzuetan benetan lagunduko duela, baina medikuarenera joaterakoan lehen konponbidea (edo bakarra) pilula hori hartzea bada, benetan gaixoei zer gertatzen zaien aztertu gabe… Agian ez da benetan osasun mentalean aurrerapenik egon.

Medikuarenera joaterakoan lehen konponbidea (edo bakarra) pilula hori hartzea bada, benetan gaixoei zer gertatzen zaien aztertu gabe… Agian ez da benetan osasun mentalean aurrerapenik egon

Okerrena ez da “normalizatua” egotea edozergatik pilulak hartzea (mediku batek agintzen duelako), baizik eta, gizarte honetan, pilula bat hartzeagatik guztia ordu batzuetan konponduko dela uste izatea. Argi dago hori ez dela horrela, lan pertsonala egin behar da, garrantzitsuena da geure burua ezagutzea arazoak edo egoerak nola kudeatu jakiteko, eta askotan ez da egiten.

Ezin dugu etsi, adimen-osasunean gehiago ikertu behar da, baita bakoitza bere burua ezagutzeko ahaleginak egin ere. Konponbidea dago, baina konponbidea ez da pilula bat hartzea, nahiz eta hainbat kasutan lagundu izan.

Uxue Madariaga

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.