EHZ

PiLTren azken kontzertua ostiral honetan EHZk antolatuta

  • Zea Mays, PiLT, Anestesia eta Biarritz Dance School taldeak igoko dira oholtza gainera. Ezpeletako merkatu estalian egingo dute jaia arratsaldeko zazpietatik aurrera.


2017ko urriaren 04an - 12:35

“Elkar huts egin genuen udan…” horrela dio EHZk kaleratu duen oharrak. Ikasturte berriari ekin diote Euskal Herria Zuzenean-eko kideek eta herritarrekin hasi nahi dute kurtsoa.

Lehenengo hitzordua ostiral honetan jarri dute. Zea Mays, PiLT, Anestesia eta Biarritz Dance School taldeen musikaz gozatzeko aukera izango dute arratsaldeko zazpietatik aurrera Ezpeletara inguratzen direnek. PiLT taldearen azkeneko kontzertua izango da ostiralekoa eta Anestesiaren azkenaurrekoa. 8 eurotan jarri dute sarrera eta Helloasso atariaren bidez lortu daiteke.

Antolatzaileek gaineratu dute ez dela aurten egingo duten azken ekitaldia izango, eta beraz, adi egoteko hurrengo asteetan iragarriko dituzten ekimenei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude