Picassoren ‘Guernica’ denbora batez Guggenheimen egon dadin eskatu du Jaurlaritzak

  • Piccasoren Guernica bederatzi hilabetez Guggenheimera lekualdatzeko eskaera egin du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta lehendakariordeak asteartean Madrilen.

Picassoren 'Guernica' bederatzi hilabetez Guggenheimera lekualdatzea eskatu du Jaurlaritzak. Wikipedia Commons

2026ko martxoaren 25ean - 10:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Madrilen batu dira asteartean Ibone Bengoetxea eta Ernest Urtasun Espainiako Gobernuko Kultura ministroa, Gernikako bonbardeaketaren 90. urteurrenaren testuinguruan. Jaurlaritzaren izenean Picassoren Guernica Guggenheimera lekualdatzeko eskakizuna egin du Bengoetxeak, aurtengo urritik 2027ko ekainera arte Bilbon egon dadin.

Lehendakariordeak adierazi du obrak “Euskal Herriarentzat esanahi historiko, sinboliko eta emozional” sakona duela eta Euskal Herrira ekartzea “memoria historikoa indartzeko eta demokraziaren, askatasunaren eta bizikidetzaren argia zabaltzeko” bidea dela, Berriak jaso duenez. “Duintasun eta erreparazio keinu” gisa ikusten du Bengoetxeak. Lekualdatzeaz gain, hainbat eskakizun egin dituzte: arteari aplikatutako BEZa berrikustea, Artistaren Estatutua lantzen jarraitzea eta Sestaoko Labe Garaia industria ondarearen erreferente izendatzea. Hala ere, oraindik ez dute erantzunik jaso.

Ez da lehen aldia obra Euskal Herrira lekualdatzeko eskatu dutena. Hor daude, besteak beste: 2017an EH Bilduk Espainiako Kongresuan egindako eskakizunaGuernica Gernikara plataformak urtetan zehar antolatutako ekintza eta jarduerak; eta Imanol Pradales lehendakariak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezi luzatutako eskaera.

 

 


Gernika-Lumo kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 13
Ospatu

2025eko irailaren 10
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.