Gas likidotuaren prezioak %50 egin du gora Europan eta petrolioarenak %8

  •  

    Petrolioaren eta gas likidotuaren prezioek gora egingo dute AEB eta Israelek Iranekin duten gatazkaren ondorioz


2026ko martxoaren 2an - 18:23
Azken eguneraketa: 2026-03-03 14:28
AEB eta Israelek Iranekin duten gatazkak petrolioaren eta gas likidotuaren prezioa igotzea eragingo du. Armada Española (CC BY-NC-SA 2.0)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

AEB eta Israelek Iranekin duten gatazkaren eraginez, sortutako sarraskiaz gain,  petrolioaren eta nagusiki gas naturalaren prezioek gora egingo dute. Izan ere, Ras Laffaneko (Qatar) gas likidotuaren enpresa itxi dute Iraneko droneek egindako erasoarengatik, eta prezioen %50eko igoera antzeman dute. Eragina nabarmena izango da, Qatar baita Europar Batasuneko gas likidotuaren hornitzaile nagusia, AEBen ondoren. 

Petrolioari dagokionez, Ras Tanurako (Saudi Arabia) ekoizpena eten dute, drone batek eraso egin baino ordu batzuk lehenago. Petrolioaren hornitzaile nagusietakoa da eta petrolioaren prezioa %8 igotzea eragin du. Upeleko 62,5 dolar balio izatetik 79 dolarretara igaro da. Jorge Leonek, Rystad Energyko analisi geopolitikoko buruak aurreikusten du 85 edo 90 dolarretara igaroko dela ondorengo egunetan eta Morgan Stanley enpresak berriz 80 dolarretara igaroko dela uste du, El Pais-ek jaso duenez. 

Horretaz gain, gatazkaren eraginez, Ormuzeko itsasarteko pasabidea itxi du Iranek: munduko itsas merkataritzaren bostenak zeharkatzen du eta bataz beste 14.5 petrolio barril igarotzen dira eguneko.


Gerra kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.