Pete Cenarrusa Idahoko Estatu idazkari ohia hil da

  • Pete Cenarrusa, euskal jatorria zuen Idahoko Estatu idazkari ohia, 95 urte zituela hil da, urteetan izan duen minbiziagatik. Euskararen eta euskal kulturaren sustatzaile izan zen.

     

ARGIA @argia
2013ko irailaren 30a

Munitibar eta Gernikakoak ziren haren gurasoak, eta abeltzain aritzera joan ziren AEBetara.

Pete Cenarrusak euskaraz ikasi zuen etxean. 1967an izendatu zuten Idahoko Estatu idazkari, eta 30 urte baino gehiago eman zituen karguan.

2002an Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko adierazpena sustatu zuen;

2003an, bestalde, Euskal Ikasketen Zentroa jarri zuen martxan Boiseko Unibertsitatean.Sabino Arana Fundazioak "euskaldun unibertsal" izendatu zuen 2001ean, eta 2010ean 'Bizkaitar Argia' izendapena jaso zuen.

Informazio gehiago:

Pete Cenarrusari buruz, Boiseko Estatu Unibertsitatearen Liburutegiaren webgunean.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal diaspora  |  AEB

Euskal diaspora kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude