Periscopio: Hamaika erakusketa, 700 argazki


2009ko urriaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Gaur inauguratuko dituzte Gasteizko Periscopio egitasmoa osatuko duten argazki erakusketak. World Press Photo lehiaketa ezagunean saritutako irudiak ikusi ahal izango dira abenduaren 9ra bitartean. Hamaika erakusketa paratu dituzte, bakoitza hiriko leku batean. Jorge Lopez bizkaitarrak Txernobilgo (Ukrainia) argazkiak bildu ditu Goiuri Jauregian, Viktor Drachev-ek sobietar errepublika ohietako (Georgia, Bielorrusia...) irudiak Espainia Plazan, Isabel Muñozek El Salvadorreko Maren erretratuak Vital Kutxa aretoan, Christopher Simon Sykes-ek Rolling Stones musika taldeak 1975ean egin zuen biraren argazkiak Dendaraba merkatal gunean, Emilio Morenattik Pakistango emakumeek bizi duten egoera gogorra islatu du Arte Ederren Museoan... Orotara hamaika erakusketa, eta 700 argazki baino gehiago. Ezkerreko irudia Viktor Dracheven bildumatik hartu dugu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude