Carlos Perez-Nievas (CDN) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuko kontseilari berriak D eredua "normalizatzeko" eta Euskararen Hizkuntza Politikaren Nafarroako Institutua sortzeko asmoa azaldu du. Perez-Nievasen iritziz, hizkuntza politikari garrantzi handiagoa eman behar zaio eta horretarako, euskararen inguruko gaietan erabakiak hartzeko autonomia handiagoa behar duela eta beste instituzio batzuekin elkarlana sustatu behar dela dio.