argia.eus
INPRIMATU
Paxkal Indo da Seaskako lehendakari berria

2008ko urtarrilaren 22a

Paxkal Indo Seaska elkarteko lehendakari berriak Ixabel Xarritonen lekukoa hartuko du. Hala erabaki zuen Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak pasa den larunbatean (19) egindako biltzarrean. Era berean, Hur Gorostiagak hartuko du zuzendari kargua. Gaur arte Pantxika Mendiburuk betetzen zuen postu hori.

- Ana Erasun eta Paxkal Indori elkarrizketa ARGIAn (2008-01-06, 2.118. zenbakia): Bideoa / PDF