argia.eus
INPRIMATU
Paxkal Indo izendatu dute Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidente
  • Seaska ikastolen federazioko presidentearen kargua amaitzear, Garapen Kontseiluko presidentzia burua hartu du Paxkal Indo donibandarrak (Donibane Lohizune, 1968). Egungo buruak zuzendaritzako 42 kidetako 29en sostengua jaso berri du.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 28a
Argazkia: Dani Blanco.

Caroline Phillipsek martxoan dimisioa eman eta Paxkal Indo hautatua izan da Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidente berria. 42 bozetatik 29 jaso zituen ostegunean Baionan. Xabi Harispe zen beste hautagaia, honek hamabi boto bildu zituen. Bost boz baliogabea izan ziren.

Paxkal Indo Garapen Kontseiluko presidenteordea izan da orain arte, baita 2008tik Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko presidentea. Seaskako buru izateari utzi eta ardura berriari helduko dio uztailetik aitzina 

Paxkal Indo, “autodidakta nekaezina” gisa aurkeztu du bere burua ARGIAn berriki, Danele Sarriugarte Mochalesek egindako elkarrizketan.