argia.eus
INPRIMATU
2020ko parte-hartzea gainditu da hauteslekuak itxi baino bi ordu lehenago
  • Lehen parte hartze datuak, aurten, 13:00etan jasotakoak izan dira –lehen 12:00etakoak izan ohi ziren–, eta arratsaldekoak 18:00etan bildu dituzte –ez 17:00etan, lehen bezala–. Beraz, horien artean konparaketak ezin daitezke egin.

    Ordua ez ezik, formak ere aldatu dituzte. Orain artean ez bezala, parte hartzearen datua erreala da, eta ez estimazioa.

    Hala eta guztiz ere, eta hauteslekuak ixteko bi orduren faltan, dagoeneko 2020ko parte hartzea gainditu da –%50,78ak eman zuen botoa–.

    Bizkaian izaten ari da parte-hartzerik handiena –%51,9–; ondoren Gipuzkoan –%50,7–; eta azkenik Araban –%48,7–.

ARGIA @argia 2024ko apirilaren 21a

[[hauteskundeak parte-hartzea estua 2024 A21 eusko-legebiltzarra eae]]

Euskal Autonomia Erkidegoan, eguerdiko 13:00erako, botoa eman ahal duten herritarren %28a joan da hauteslekura.

Jarraian, lurraldekako grafikoak ipini ditugu.

[[hauteskundeak parte-hartzea estua 2024 A21 eusko-legebiltzarra araba]]

[[hauteskundeak parte-hartzea estua 2024 A21 eusko-legebiltzarra bizkaia]]

[[hauteskundeak parte-hartzea estua 2024 A21 eusko-legebiltzarra gipuzkoa]]