Parranda giroan euskal abestiek zein leku duten aztertu nahi dute Oiartzunen

  • Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak galdetegi bat prestatu du aztertzeko parranda giroan herrian zein musika entzuten den. 


2026ko irailaren 29an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak sare sozialen bidez parranda giroan herriko tabernetan musika zein hizkuntzatan entzuten duten galdetu du. Izan ere, diote nabaritu dutela tabernetan, bereziki parranda giroan, ez dela ia euskarazko abestirik entzuten, “eta zer esanik ez, herriak ez dugula euskaraz festa egiteko espazio argirik”.

Hori horrela, euskararen erabilera sustatu asmo duen taldeak galdetegi bat prestatu du herritarren iritzia jakin eta horren inguruan lanketa bat egiteko. Esteka honetan dago betetzeko eskatu duten galdetegia.


Euskal Herrian Euskaraz kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 16
Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

2024ko azaroaren 11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.