Paris 365 ekimenak Iruñeko Elkartasun Gida aurkeztu du

  •  Paris 365 ekimenak, Iruñeko Elkartasun Gida sortu du erabiltzaileen egoerarentzako irtenbide bat lortzeko eta baliabide berriak bilatzeko 

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko otsailaren 10ean - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iruñeko Elkartasun Gida, hainbat arazori aurre egiteko sortu duten baliabide sozialen gida bat da. Alde batetik, erabiltzaileen egoerari irtenbide bat emateko helburua du; eta bestetik, pertsona boluntarioen baldintzak hobetu nahi ditu, lehenengo arretan aritzen baitira.

Administrazioak gai honetan irtenbideak bila ditzan, presio politikoa egiten jarraituko dutela adierazi dute. Baina, bitartean, irtenbide berri hauen premisa horretatik sortu dute gida hau. Gida, sei hizkuntzatan idatzita dagoen mapa bat da eta mapa horretan agertzen diren eta horietatik kanpo dauden baliabideak ere azaltzen dira. Pertsona migranteentzako ere bai eskuragarri dagoen gida da, horregatik 6 hizkuntzatan eta hiru alfabeto ezberdinetan idatzita dago. Kolaboraziora eta edozein proposamenera irekita daudela adierazi dute, izan ere, zabalpenerako, itzulpenerako eta inprimatzeko laguntza behar dute.

Bai dimentsio pertsonalean eta bai dimentsio sozialean ere pobrezia geroz eta sakonagoa dela azaldu dute. Eta horrek baliabide pribatuek edota militanteak gainezka egitea eragiten duela adierazi dute. Horregatik, borroka politikoan jarraitzeko eta egoera berrietara egokitzen diren tresna berriak sortzeko sortu dute elkartasun gida hau.

Bukatzeko, Paris 365 ekimena, behar dituzten baliabide horien baitan aipatu dute ere. Izan ere, egoera honek ekimenari ere eragiten diola azaldu dute. Horretarako, 365 lagun berri bilatzen dituen bazkide kanpaina martxan jarri dute. Horrelako proiektu berriak martxan jartzeko bultzada behar dutela baitiote.


Herri mugimendua kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

2026ko martxoaren 4
Etxeko langile egoiliarrak
Ez atsedenik, ez soldata duinik

2026ko otsailaren 26
Ez gitxu lo

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.