Panpi Sainte-Marie: "Nor da eri, ahateak ala sistema industriala?"

  • Ipar Euskal Herrira ere iritsi dira ahateen hilketak, zenbait etxalde handitan indartu den hegazti gripea kontrolatzeko agintariek dekretatuta. ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuaren idazkari nagusi Panpi Sainte-Mariek bestelako abeltzaintza aldarrikatzen du, nekazariak beste kalamitate batek kolpatu dituen une honetan.


2017ko martxoaren 07an - 08:21
'Kriaxera' edo 'Karrankaria' motako ahateak Domintxineko etxalde batean. (Argazkia: D. Berho)

Azken urte hauetan ahate hazkuntza beti ta urrunago joan da industrializazio mekanismoan. Sail osoa arrunt zatikatua da: ahate ttipiak accouvoir [txitagailu, inkubagailu] haundi batzuetan sortzen dira gero hortik segidan badoatzi galkatzeko ahateak egiten berezituak diren etxaldeetarat. Hortik berriz, kamiunetan badoatzi galkatzen berezituak diren azken lekurat. Hor hamar egunez galkatuak dira ta berriz kamiunez badoatzi hiltegirat. Aldika ehunka, milaka, ahate mugitzen dira leku batetik bestera...

Aspaldiko urteetan gainera, selekzione genetika guzia norabide bakarrean da: produktibitatea hobetzea. Adibidez, duela 30 urte hamabost egunez galkatzen zen ahatea poliki-poliki arto egosiarekin. Orain aldiz, hamar-hameka egunez egiten dira, pasta batekin... “Gain de productivité!” [produktibitate handiagoa] Bai zoritxarrez, bainan genetika mailan ez da sorgingorik, edo mirakuilurik, ez da denetan irabazten ahal... “Formule 1” batzu lortu dituzte bainan zailtasun edo rustizitate delakoan, arrunt ahuldu dira, eta oraino makurrago, aniztasun genetikoan kasik dena galdu da. Erran ginezake frantziar estatuan ahate mota bakar bat hazten dela denetan! Adibide bat emaiteko, hemen ardi sailan, Aveyronetik jin Lacaune ardi arraza balitz bakarrik (adio manexa!).

Hala egoera! Joan den urtean, neguan, hegaztien gripea agertu zelarik, sistema industriala ikaratu zen. Eritasun horrengatik, esportatzea debekatuko zitzaiela eta... Baina sistemak erabaki zuen ahate guztien hiltzea, huste sanitarioa egitea eta... berriz hastea sekula bezala! Aterbe haundi berrietan, berriz ere kamiunak bideetan barna... Berriz baldintza guziak beraiek plantan eman dituzte gaur bizi dugun egoerarat heltzeko: berriz ere  gripea hor dugu! Joan den urtean ta orai berriz, ehun milaka ahate hiltzen ari dira. Milioika euro gostako da. Diru publikoa baliatzen da interes pribatuek asmatu sistemaren kalteak ordaintzeko. Noiz arte?

Hau da guk ELBn sistema industriala deitzen duguna : laborariak ez du deus kontrolatzen, kasik beti talde agroalimentario haundi batzuk (Lur Berri hemen) dena antolatzen dute. Dena “programatua” da: ahateak noiz heldu diren, noiz joan behar duten, zer jan behar duten, zer tratamendu eman behar zaien, etab. Laboraria  langilea da, langile merkea! Eta berak du krisia jasaiten zeren ofizialki empresa buru edo etxalde buru bait !

Alta... Alta hemen bada oraino beste sistema bat bizirik dagoena: lehenik hemengo ahate arraza batekin, Kriaxera edo Karrankaria, ahate beltza, etxalde berean hazia, galkatua, hila, eraldatua eta zuzenki saldua. Laborariak dena kontrolatzen du. Ahatea ez da bideetan ibiltzen. Aise ahate gutiago da lekuan berean. “Sistema” hau, egiazko hazkuntza modelo hau, jasangarria da. Ona da sozialki, ekonomikoki, ingurumenarendako. Euskal Herriko ahate edo oilasko hazleek ere uste dugu sistema osoa berriz pentsatu behar dela. Ez ditugu guk jasan behar erokeria horren ondorioak! Sistema industriala hil dezagun, ez ahateak!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza industriala
Laborantza ereduaren auzia dugu laborarien ongiezaren oinarrian

Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Europako hegaztien laurdena desagertu da berrogei urtean, nekazaritzaren industrializazioak eraginda

Azterlan zabal batek erakutsi berri duenez,  1980tik 2016a bitartean hegaztien populazioak % 25 gutxitu dira azken 40 urteotan, eta ia % 60 nekazaritza-inguruneetako espezieen kasuan. Hori da, hain zuzen ere, Europako hegaztiei buruz orain arte egindako ikerketa handienaren... [+]


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


Eguneraketa berriak daude