Palestine Actioneko sei kide absolbitu dituzte urtebete espetxean eman ostean

  • 2024ko abuztuaren 6an Elbit System UK enpresan sartu eta Palestinarekin elkartasunez hainbat kalte egiteagatik izan ziren espetxeratuak.


2026ko otsailaren 5ean - 10:41
Azken eguneraketa: 12:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekintzaileak 2024ko abuztuaren 6ean Filtonen, Ingalaterran, Bristoleko Elbit System UK enpresan sartu ziren, enpresak Israelentzako armak ekoizten dituela salatzeko, nahiz eta hori enpresak ukatzen duen. Bristoleko Elbit System UK, Israeleko Bristoleko Elbit System enpresaren filiala da. Mazo eta erremintak erabiliz drone eta ordenagailuak suntsitu zituzten ekintzaileek. Palestine Actionek azaldu duenez, enpresako ekintzetan interferitzeko helburuarekin. Astungarriekin egindako lapurreta delitutik errugabe jo dituzte ondorengo kideak: 29 urteko Charlotte Head; 23 urteko Samuel Corner; 30 urteko Leona Kamio; 21 urteko Fatema Rajwani; 22 urteko Zoe Rogers eta 31 urteko Jordan Devlin. Corner zaintzapean utzi dute aske, eta beste bostak fidantza ordaindu ostean.

Lapurretaz gain, indarkeriazko desordena eta kalte kriminalak egitea ere leporatzen zieten ekintzaileei. Delitu horien aurrean epaileek ez dute adostasunik lortu, eta ez dute erabakirik hartu. Horren ondorioz, fiskaltzak zazpi egun dauzka beste epaiketa bat deitzen duen edo ez erabakitzeko. Audientzia antolatu du 2026ko otsailaren 18rako. Gertakarien harira atxilotutako 24 kideetatik sei izan dira momentuz prozesatuak.

 

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.