Palestinako auzia erabakigarria izan daiteke demokratentzat AEBetako hauteskunde presidentzialetan

  • AEBetako hauteskunde presidentzialetarako hautagaiek Israeli babesa berretsi diote Netanyahuk herrialdera egindako bisita baliatuta, Alderdi Demokratarena barne. Demokraten hautesle ugarik, ordea, genozidioaren inguruko jarrera jarri dute bozka emateko baldintza gisa.

Argazkia: Julia Nikhinson | AP

2024ko abuztuaren 01an - 09:42

Netanyahu AEBetan egon da joan den astean, demokrata zein errepublikanoekin bildu eta haien babesa jasotzeko. Israelgo lehen ministroa, Nazioarteko Zigor Auzitegiak gerra krimenengatik atxilotu nahi duena, txaloka hartu zuten kongresuan, hemizikloaren gehiengoa zutik, ohore artean. Armak, dirua eta babes politikoa behar ditu Israelek AEBengandik, eta laguntza izango duela bermatzen saiatu zen Netanyahu. Joe Biden, Donald Trump eta Kamala Harrisekin bildu zen lehen ministroa, eta hiruek adierazi zioten babesa Israeli, ñabardura ezberdinekin izan bazen ere.

Zibilizazioa ala basakeria. Termino horietan hitz egin zuen Israelgo lehen ministroak, ongia eta gaizkiaren arteko borrokaz. Hamasek hildako haur jaioberriei buruz aritu zen, nahiz eta Haaretz hedabideak eta Israelgo Poliziak berak frogatu duten gezurra zela komunikabideek hasieran zabaldutakoa, eta Hamasen ustezko bortxaketak ere aipatu zituen, ikerketa ugarik frogatu badute ere ez zela halakorik dokumentatu. Txalo artean, laguntza eskatu zien AEBei: “Israel dago orain zibilizazioaren lehen lerroan borrokan. Eman tresnak azkarrago, eta azkarrago bukatuko dugu lana”.

Genozidioaren aurka daudenak Iranen soldatapeko

Israelen genozidioa salatu duten guztiak Iranen soldatapean daudela esan zuen lehen ministroak. Kongresuaren kanpoaldean protestan ari ziren judu estatubatuarrei ere Iranen “ergel erabilgarriak” izatea egotzi zien. Demokrata batzuek hemizikloa utzi zuten Netanyahuren hitzaldia baino lehenago, protesta gisa, baina gutxiengoa izan ziren. Kamala Harris ez zen egon hitzaldian, baina antisemitatzat jo zituen Netanyahuren aurka protestan aritutakoak.

Demokratei kalte egin die Israelen genozidioari emandako babesak, hautesle demokraten zati esanguratsua agertu baita Palestinaren alde, eta ikusteko dago zenbat eragingo duen azaroko hauteskundeetako emaitzetan. Arma gutxi batzuen bidalketa tarte batez atzeratzea izan da Bidenek egindako keinu humanitario handiena, su-etenaren aldeko diskurtsoak egin bitartean. Baina ez dio Netanyahuri presio handirik egin benetan jarrera aldatu dezan, kontuan izanda AEBak direla Israel baldintzatzeko gaitasun gehien duen herrialdea.

Harris bai, baina ez

Kamala Harrisek, sorpresarik ezean hautagai demokrata izango denak, diskurtsoan aldaketa egin duela aipatu dute hedabide batzuek, palestinarrekiko “enpatia” erakutsi duela. Netanyahurekin elkartu ostean, Gazako “tragediaz” hitz egin zuen Harrisek, eta esan ez dela sufrimenduaren aurrean isilduko. Israelgo lehen ministroari eskatu zion AEBek egindako su-eten proposamena onartu zezala. Hala ere, Israelen aldeko jarrera argia azaldu zuen, “burdinazko babesa” hitzeman zion eta Israelen “existentziaren eta segurtasunaren aldeko konpromiso irmoa” duela aldarrikatu.

Palestinaren aldeko hainbat eragilek salatu dute enpatia ez dela nahikoa, eta “armak eta dirua bidaltzeari uzteko” eskatu dute. Harrisek diskurtsoa zerbait leundu badu ere, kritiko askok ohartarazi dute ez duela jarrera batere aldatu, eta ez duela politika berririk proposatu.

Harrisek, senatari izan denak urte askoan, Israelen aldeko historia luzea dauka. 2017an, adibidez, NBEaren Segurtasun Kontseiluaren aurkako neurriak sustatu zituen, Zisjordaniako legez kanpoko koloniak salatzeagatik. Israelek AEBetan duen AIPAC lobbyan hitzaldi bat ere eman zuen urte hartan, ezkerreko politikari ugari Israeldik aldentzen ari ziren bitartean. John Kirby AEBetako Segurtasun bozeramaileak nabarmendu du Harris “guztiz parte izan” dela Gazaren aurka Israeli emandako babesean.

Zenbat eragingo die genozidioa babesteak demokratei?

Alderdi Demokrataren oinarriek bilakaera nabarmena izan dute Israeli buruzko iritzian, genozidioaren harira. Maiatzean egindako inkesta baten arabera, erdiak baino gehiagok uste du genozidioa dela Israel Gazan egiten ari dena, eta %83 dago su-etenaren alde. “Uncommitted movement” edo konprometitu gabekoen mugimendua sortu dute milaka pertsonak, esanez demokraten alde bozkatuko dutela soilik Palestinaren aldeko jarrera argia hartzen badute.

Pennsilvania eta Michigango estatuak bereziki garrantzitsuak dira presidentetzarako bozetan, balantza alde batera edo bestera eraman dezaketelako. Bi estatu horietan, azken hauteskundeetan Bidenek Trumpi ateratako aldea ez da oso handia, eta emaitza erraz baldintzatu dezakete Palestinaren aldeko bozkatzaileek. Pensilvanian adibidez, Summer Lee izeneko demokratak irabazi ditu primariak, kanpaina genozidioaren aurkako diskurtsoan oinarrituta. Michigango estatuan, bestalde, arabiar komunitate handia dago, ia milioi erdi pertsona, eta genozidioaren aurkako juduak eta arabiarrak ez diren musulmanak ere asko dira. Haien boza galtzeko arriskuan ere badago Harris, Palestinarekiko iritzia tamainan aldatzen ez badu, eta hauteskundeak ere galdu litzake ondorioz.

Trumpen esperotako babesa

Donald Trumpekin ere bildu zen Netanyahu AEBtarako bisitan, eta hark ere adierazi zuen Israel babestuko duela. Kamala Harrisi kritikak egin zizkion hautagai errepublikanoak, Gazari buruz egindako adierazpenengatik: “errespetu falta” zirela esan zuen. Trump eta Netanyahuren arteko harremana zertxobait garraztu zen 2020ko AEBetako hauteskundeen ostean, Netanyahuk Bidenen garaipena onartu baitzuen, Trump iruzurra salatzen ari zen bitartean. Orduko hartan Trumpek Israelgo lehen ministroa iraindu ere egin zuen hartutako erabakiagatik.

Baina Trumpek Israelen aldeko jarrera argia izan zuen agintean egon zenean. Beste hainbat neurriren artean, Jerusalem aitorti zuen Israelgo hiriburu gisa, eta bertara mugitu zuen AEBen enbaxada nagusia. Nazioarteko legearen aurka hartu zuen erabaki hori, Jerusalem partekatutako hiria baita NBEen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Israelek beste babesleku humanitario bat bonbardatu du, eta dozenaka palestinar hil

60 dendako eremua kolpatu dute sionistek, muturreraino beteta dagoen al-Mawasi errefuxiatu kanpalekuan. Bosgarren aldia da Israelek eraso egiten diona berak “zonalde seguru” izendatutakoari.


2024-09-10 | Gedar
Palestinako azken erasoaldia hasi zenetik urtebetera, mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak

Plataformak urriaren 5erako antolatu du manifestazio bat, Bilbon, ondoko leloarekin: 'Palestinar erresistentzia babestu. Israel eta bere konplizeei aurre egin'.


2024-09-03 | Jon Torner Zabala
FIFAk berriro atzeratu du Israel zigortzeko eskaerari buruzko erabakia

"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]


Jeningo kaleen %70 suntsitu du Israelek, Zisjordaniaren aurkako azken oldarraldian

Ura, argindarra, janaria eta sendagaiak eskuraezin bihurtu dira Jenin hirian. Gutxienez 26 palestinar hil dituzte Zisjordanian, asteazkenetik.


Bahitutako sei israeldarren gorpuak atera ditu Gazatik armada sionistak

Hamasek adierazi du Israelek okupazioa aukeratu duela, bahituen gainetik. Hildakoen senideek uko egin diote Netanyahuren dolumin deiari, eta su-etena eskatu dute oraindik Gazan dauden 100 bahituak askatzeko.


Greba orokorra Israelen, bahituak askatzeko akordio eske

Sindikatuen gehiengoak gobernuari presio egiteko protestara deitu du. Igandean 500.000 israeldar inguru mobilizatu dira Netanyahuren aurka eta su-eten akordioa eskatu dute, sei bahituren gorpuak Gazatik atera ostean.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Israelgo armadak sendagile palestinarrak torturatu izana salatu du Human Rights Watch erakundeak

Israelek Gazan atxiloturiko zortzi osasun-langileren eta beste zazpi lekukoren testigantzetan oinarritzen da Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen txostena. Nazioarteko Zigor Auzitegiak egoera aztertzea nahi du GKEk. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera,... [+]


Elikagai-laguntzarako langileak Gazara bidaltzeari utzi dio NBEk, segurtasun eskasagatik

Agorrilaren 27an, Gazan barna elikadura banatzera zihoazen langileei eraso egin diete, beren autoa tirokatuz. Urriaren 7az geroztik NBEko 200 langile baino gehiago hil ditu Israelek Gazan.


Meskita eraitsi, sinagoga eraikitzeko

Ultraeskuineko ministro Ben Gvir-ek zera proposatu du: sinagoga bat eraikitzea Jerusalemgo Meskiten Zelaiguneetan.


Israelen eta Hezbollahren eraso-trukea, 2006tik inoiz ikusi ez bezala

Larunbatetik iganderako gauean, Israelgo armadak gutxienez ehun hegazkin erabili zituen Libano hegoaldea bonbardatzeko. Israelen arabera "prebentziozko erasoa" izan zen, antza, Hezbollah Israel erasotzera zihoala zioen "informazioa" zutelako.


AEBek diote Israelek onartu duela “trantsizio proposamena”, baina Hamasek kritikatu du baldintzak aldatu dituztela

Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


Eguneraketa berriak daude