argia.eus
INPRIMATU
Oteiza Fundazioko bi kideri museorako sarrera oztopatu diete
2002ko irailaren 27a
Jorge Oteiza Fundazioko Xabier Morrasi eta Jaione Apalategiri Altzuzako Museoan sartzeko hainbat oztopo jarri zieten atzo (26). Morras eta Apalategi museoan dauden Oteizaren lanak aztertzeko asmoz gerturatu ziren Altzuzara, abokatu talde batekin, Agoizko notarioarekin eta bi teknikarirekin. Ustez baimena eman behar zien museoko zuzendaria ez zegoela eta, ez zieten sartzen utzi.