argia.eus
INPRIMATU
Otegi proposatu dute Sorturen zuzendaritzarako, nahiz eta ezingo duen kargu hori bete
  • Sorturen eratze prozesuan parte hartzen ari diren ezker abertzaleko kideek Arnaldo Otegi proposatu dute alderdia zuzentzeko, beste hainbat hautagairekin batera. "Modu sinbolikoan" proposatu dute haren izena, preso dagoen Otegik ezin izango duelako kargu hori bete, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak nabarmendu duen moduan. Otsailaren egingo dute bozketa.

ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 21a
Arnaldo Otegi, orain hiru urte ateratako artxiboko irudi batean. Elkarrizketa gutun bidez egina da, bera kartzelan baita. (Dani Blanco)

Ugartebururen hitzetan, "euren funtzioa bete dezaketen pertsonak" hautatuko dituzte. Dozenaka izen proposatu dituzte alderdiko kideek, baina inolako bozketarik ez dela egin gaineratu du. Bozketa otsailaren hasieran egingo dute, eta zuzendaritzako kideen zerrenda otsailaren 23ko kongresuan plazaratuko dute, albiste agentziek zabaldu dutenez.

Sorturen Oinarri ideologikoen txostenari dagokionez, 400 emendakin alternatibo inguru jaso ditu eta, bozketari begira, 33 arlori egindako 90 emendakinetan bildu dira, alderdiaren webgunean ikus daitekeen moduan.