Ostiralean Oionen eta larunbatean Zalduondon jokatu ziren Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak. Asier Otamendi nagusitu zen Oiongo saioan, eta Rikardo Gonzalez de Durana Zalduondokoan. Bi finalerdi izango dira orain. Lehenengoa, Zigoitian, hilaren 15ean.