Ostiralean Zaballako espetxean hilik agertutako gaztea laudioarra zen eta familiak salatu du ez duela informaziorik jaso

  • Astelehenean atera behar zen espetxetik eta senideek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari ez dutela daturik jaso.


2026ko apirilaren 13an - 12:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostiralean gizon gazte bat hilik agertu zen Zaballako espetxean. Presoa laudioarra zen eta astelehenean atera behar zen kartzelatik. Zenbait hedabidek adierazi dute ez zuela indarkeria zantzurik, baina Aiaraldea Komunikabidea bere familiarekin jarri da harremanetan larunbatean eta aipatu du ez duela informaziorik.

Senideek soilik dakite autopsia egin behar diotela gorpuari, baina azpimarratu dute ez dutela aukerarik izan ezta ikusteko ere eta ez dietela aparteko daturik eman.

Dirudienez, ostiralean 10:00ak aldera komunikatu zieten heriotza eta geroztik ez dakite ezer gehiago. "Bere bila joateko deia espero genuen, astelehenean aterako zelako behin betiko, baina ez da horrela izango", argitu dute.

Berez, ez da aurten Zaballako presondegian gertatu den lehen heriotza, otsailean beste preso bat zendu baitzen.


Espetxe baldintzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.