Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribiako kaleak hartuko ditu dantza garaikideak; irailaren 10etik 26ra izango da Dantza Hirian Jaialdia. Hamaseigarren aldiz Euskal Herriko zein kanpoko konpainiez gozatzeko aukera izango da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.
Euskal Herriko Node, Xian Martínez, Ixa Universos de Movimiento, Lasala, Led Silhouette, Organik eta Ertza konpainiak arituko dira. Iberiar Penintsulatik eta Frantziatik gerturatuko direnak, berriz, hauek: Marcat Dance, Alexandra N´Possee, Esa Gente, La Intrusa, Sharon Fridman, Adrián Manzano y Diana Wondy eta No Bautizados. Aterpean eta Ibili programen baitan eta Acieloabierto Jaialdiarekin elkarlanean gonbidatu dira dantza konpainiak.
Dantza emanaldiak kale eta plazetan izango dira datozen egunetan, baina aurtengoan, Covid-19aren eraginez, dira antolatu beste hainbat ediziotako programan izan diren ikastetxeetarako saioak, marrazketa-tailerra eta master class eskolak.
Behean egitaraua eta konpainiei buruzko informazio gehiago nahi duenak, berria landu duen Dantzan.eus-eko albistean aurkituko du.
Irailak 10, ostirala - Irun
Irailak 11, larunbata
Biarritz
Hendaia
Irailak 12, igandea - Errenteria
Irailak 17, ostirala - Donostia
Irailak 18, larunbata
Biarritz
Donostia
Irailak 26, igandea - Hondarribia