Migratzaileak erregularizatzeko ezohiko prozedura onartu du Espainiako Gobernuak

  • Ostegunetik aurrera Hego Euskal Herrian 30.000 migratzaile inguruk beren egoera erregularizatzeko aukera izango dute. Erregularizatzea lortzekotan, besteak beste lan egiteko baimena eta gizarte zerbitzuetarako sarbidea eskuratuko dituzte.


2026ko apirilaren 14an - 16:25
Azken eguneraketa: 2026-04-16 12:28
Gobernu Espainiarrak onartu du migratzaileak erregularizatzeko ezohiko prozesua. REGULARIZACIÓN YA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteartean onartu du Espainiako Gobernuak migratzaileak erregulatzeko ezohiko prozesua. BOEn, Espainiako Aldizkari Ofizialean, argitaratu ondoren, ostegunetik aurrera jarriko da martxan Hego Euskal Herrian 30.000 migratzaile ingururi eta Espainiar Estatuan 500.000ri beren egoera erregularizatzea ahalbidetuko dien legea. 

Erregularizazioak urte beterako balioko du. Behin urtea amaituta, Espainiako Atzerritarren Legearen araberako ohiko baimena eskuratzeko aukera emango zaie. 

Eskaerak telematikoki eta aurrez-aurre egiteko aukera egongo da. Telematikoki egiteko aukera ostegunean bertan abiatuko da, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren web orriaren bitartez. Aurrez aurre egiteko, berriz, ostegunetik aurrera hitzordua eskatzeko aukera egongo bada ere, astelehenean ekingo zaie hitzorduei. Horretarako, Gizarte Segurantzako egoitzak, atzerritarrei arta emateko bulegoak eta Correoseko zenbait bulego ahalbidetu dituzte, El diariok jaso duenez

Eskaera 2026ko urtarrilaren 1aren aurretik Espainiako Estatuko lurraldean dauden eta behintzat bost hilabetez bertan egon direnen migratzaileek egin ahal izango dute. Hori frogatzeko, argiaren faktura, mediku txostenak eta udal ekintzetako parte hartze frogagiriak baliatu daitezke, besteren artean.

Aurrekari penalak eta zaurgarritasuna

Gai gatazkatsua izan da ezohiko erregularizazioarena. Espainiako Gobernuak urtarrilaren 26an dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuenean, Estatu Kontseiluak adierazi zuen neurri “desegokiak” eta “erlaxatuegiak” jasotzen zituela. Horren aurrean, azken txostenean, aurrekari penalik ez dutela frogatzen duen ziurtagiria eskatuko zaie migratutako pertsonei. Hilabeteko epea emango zaie jatorrizko lurraldean horren ziurtagiria eska dezaten. Lortu ezean, Espainiako administrazioa arduratuko da bide diplomatikotik eskuratzeaz. Bi bideek huts eginez gero, prozesutik kanpo gelditzeko arriskua egongo da, nahiz eta ministerioak baloratuko duen. Horretarako aztertuko dute “ordenerako, segurtasunerako, osasunerako edo Europako Batasuneko estatutuen nazioarteko harremanetarako” mehatxagarria izan daitekeen eskaera egiten duen pertsona, Berriak jaso duenez

Elma Saiz Migrazioen ministroak paperik ez edukitzeak norbanakoak egoera “zaurgarrian” egotea eragiten zuela adierazi zuen, eta hala jaso zen dekretuaren hasierako zirriborroan. Hala ere, Espainiako Estatuko Kontseiluak beharrezkoa ikusi zuen gizarte erakundeek migratzailea egoera zaurgarrian dagoela ziurtatzea, ziurtagiri baten bitartez egin beharko dena.


Irakurri gehiago: Migrazioa Gizartea
Migrazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.