Ostegunean berriz greba egingo dute EAEko eskola jantokietan; Jaurlaritzak ardura enpresen esku utzi du

  • ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deitutako EAEko jantokietako bigarren greba asteartean (urriak 27) egin zuten, lanuzteak eta mobilizazioak uztartuz. Joan den asteko lehen lanuztean bezala, langileek "errespetua" eskatu zuten kolektiboarentzat, euren egoera negoziazioaren bidez konpon dadila eta ez "inposaketa" erabiliz, espazio horietan enplegu duina, segurua eta kalitatezkoa bermatzeko. Ostegunean (urriak 29) berriz ere greba egingo dute.


2020ko urriaren 28an - 11:05
Jangeletako langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte (argazkia: ELA).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteartean gogorarazi zuenez, lehen elkarretaratzearen bezperan bilera izan zuten elkarrizketa eskaerari erantzunez. Hala ere, ardura bere gainetik kendu zuen EAEko Gobernuak: "Greba egiten duten langileak ez dira Eusko Jaurlaritzakoak, catering enpresek kontratatzen dituzte. Guk ezin dugu ezer egin zentzu horretan". Horrez gain, langileek beren lan-baldintzak enpresekin negoziatu behar dituztela azpimarratu du Hezkuntza Sailak: "Lehen eta azken hitza enpresek dute. Guk entitatea kontratatzen dugu eta horrek kontratatzen ditu langileak".

Hori bai, Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen grebaren lehen jardunaldian. Zerbitzu horien arabera, eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen %100 eta sukaldari eta begiraleen %10 izan behar du gutxienez. Hala ere, bi urteko ikasleen kasuan, begirale bat egon behar da bederatzi mahaikideko eta hiru urteko ikasleen kasuan berriz, langile bat hamabost ikasleko. Grebaren hiru egunetan jantoki-zerbitzua bermatu beharko dela agindu du Jaurlartizak eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak" prestatuko direla aurreikusi du, bai zentroetan bertan, bai eragindako enpresen sukalde nagusietan.

ELAk asteartean azpimarratu zuenez, bigarren greba egunak "jarraipen zabala" izan du, "Hezkuntza Sailak eta azpikontratatutako enpresek oinarrizko eskubide hori gauzatzeko oztopo ugari jarri dituzten arren". ELAk ohar berean salatu duenez, Hezkuntza Saila eta enpresak modu interesatuan erabiltzen ari dira Enplegu Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuen agindua, eskola-jantokiek duten benetako egoera eta langileen aldarrikapena agerian ez uzteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola jantokiak
2025eko maiatzaren 12
Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Eguneraketa berriak daude