Ospakizunak

  • Ospakizun garaiak bizi ditugu. Efemeride loriatsuen bostehungarren, hirurehungarren  urteurrenak Espainiako historia ofizialean. Nafarroako erresuma Gaztelakoak konkistatuta (Espainiaren batasuna eta sorrera), Mundu Berria deskubrituta, lehenengo mundu bira eginda, Espainiako Indar Armatuei aintza eta loria eman zizkioten euskal marinel eta militar garrantzitsuen jaiotza... Testuinguru horretan parte hartu dute espainiar armadako buruek erakunde ofizial zein pribatuek antolatutako hitzaldi eta ekitaldi publikoetan.


2019ko maiatzaren 16an - 17:44

Horren erakusgarri dira "San Martzial Guduaren V. Mendeurrenaren Fundazioa" delakoaren sorrera eta Donostian egingo den "Hitzaldiak Martxoa-Urria, 1719-2019" hamar hitzaldiko Programa, bertan egungo Albako Dukeak zuzenean parte hartuko duelarik.

Donostian programatutako hitzaldiek, behin 1714an borroka amaituta Habsburgo Etxearen eta Borboi Etxearen aldezleen arteko Ondorengotza Gerran izandako eztabaida familiarren oihartzunak ezagutaraztea dute xede. 1714ko hartan, gerrako harrapakin gisa parte hartu zuen Gipuzkoak, garai hartan gertatu zen Donostiako eta Hondarribiko gotorleku militarren aurkako setioa, Espainiako iparraldeko mugaren defentsan 67. zenbakiko "Tercio Viejo de Sicilia" erregimentuak parte hartu zuelarik.

Nazioarteko politika zioak tarteko, 1719an Gipuzkoa inbaditu zuen Berwick mariskal frantsesak. Abuztuaren 1ean eman zuen amore Donostiak. Berwickek foruak errespetatzea eskaini zuen Gaztelarekiko aduanak itsasertzera berriki lekualdatzeagatik euskal herritarren atsekabe orokorra baliaturik. Horretarako, negoziatzen hasi zen hiru euskal erakundeekin. 1719ko abuztuaren 7an Frantziako erregeari egingo zion men Gipuzkoak; hilak 18an Donostiak, eta 29an Arabak. Bizkaiak, jada hilak 11n, diputatu bat bidaltzeko gonbita jaso zuen. Gipuzkoa harremanetan jarri zen Berwickekin Gipuzkoa Espainiari itzultzekotan Ingalaterrak eta Frantziak Gipuzkoako foruak errespetatuko zituztela bermatzeko, eta horrenbestez, lehenengoz sartu zen Gipuzkoa nazioarteko diplomaziaren jokoan.

Aldi berean, Gipuzkoako probintziaren estatus juridiko berezia aztertuko dute, 1719an estatus hori defendatzeko xedean hartutako erabakiak eta XVIII. mendearen lehen erdialdeko Donostia ezaugarritzen zuten gizarte, ekonomia, kultura eta politika arloetakoak aztertuko dituzte, baita Historiaren beste hiru mendeei dagozkien izaera orokorreko beste arlo batzuk ere.

Programatutako azken hitzaldia espainiar indar armatuek atzerriko bake misioetan egiten dituzten lanak nabarmentzeko da; armada amerikar, ingeles eta frantsesek ez bezala, horiek bere herrialdeen interes ekonomikoen defentsan jarduten baitute, espainiarrek GKE baten modura jarduten dute Espainiaren herri altxorrari gastuak eraginez eta “ad maiorem dei et hispaniae gloriam”.

Bakearen helburua europar monarkien artean, espainiarra barne hartuta, lurraldeak banatzea zela, betiere mendekoak ahantzirik, nahiz eta mendeko horiek ziren guduetan borrokatzen zirenak eta gabeziaren eta krisialdi ekonomikoen ondorioak jasaten zituztenak

Izugarria da azken bostehun urte hauetako balantzea Espainiarentzat. Eguzkia inoiz ere sartzen ez zen Estatua izatetik, hain baitzen handia, gaur egun Ceuta eta Melillako hiriak eta Gibraltarreko arantza baizik ez ditu. Egoera tamalgarri horretara iristeko, Hitzaldien programan azalduko diren gudu handiez gain, Komuneroen gerra, bost Matxinada, Zamakolada bat, hiru karlistaldi eta hiru matxinada karlista, lazeria eta emigrazio aldiak, 36ko gerra zibila eta gerraostea jasan behar izan ditu herri xeheak, kontuan hartu gabe gizarte eta politika mailako liskarrek urte hauetan guztietan eragindako matxinada eta indarkeria egoerak.

XXI. mendean izaera kritikoz aztertu behar da historia, eta ez iraganeko pentsamoldearekin. Espainiako Historia ofizialaren eta Historia errealaren arteko aldea da arazo. Nozitzen ditugun ospakizunak Historiaren ikuspegi partzial, lerratu eta zurrunaren ondorio dira, eta ez du borroka loriatsuek eragindako giza kostua behar bezala balioesten, ez zuzenean gudularien artean izandakoa ez herritar zibilen artean eragindakoa, eta borroken amaieraren emaitza ere ez.

Ofizialki ez da aitortzen Aro Modernoan (XV. mende amaieratik XVIII. mende amaierara arte) eta Aro Garaikidearen zati handi batean zehar Europa suntsitu zuten gerrak Errege Etxeen arteko dinastia-ondare aldeek eta Estatuen arteko Tratatuak –familia artekoak ziren asko eta asko– ez betetzeak eragindako bat ez etortzeen ondorio izan zirela, Bakearen helburua europar monarkien artean, espainiarra barne hartuta, lurraldeak banatzea zela, betiere mendekoak ahantzirik, nahiz eta mendeko horiek ziren guduetan borrokatzen zirenak eta gabeziaren eta krisialdi ekonomikoen ondorioak jasaten zituztenak. Izan ere, Erregearen aberastasuna Estatuarena zen, eta horrexegatik hain zuzen ere Estatu-Errege guztiek nahi zuten beren ondare partikularra emendatu beharreko guduen bitartez lurraldeak anexionaturik.

Erregearen aberastasuna Estatuarena zen, eta horrexegatik hain zuzen ere Estatu-Errege guztiek nahi zuten beren ondare partikularra emendatu beharreko guduen bitartez lurraldeak anexionaturik

Europa osoan Aro Modernoko Absolutismo Monarkikoa islatzen du Luis XIV.aren "Neu naiz Estatua" esaldiak. 1789ko Iraultza Frantsesak eman zion amaiera, orduan emango zion hasiera Ilustrazioaren espiritua garatuko zuen Despotismo Ilustratuaren "Guztia herriarentzat baina Herririk gabe" esaldiak irudikatzen duen Aro Garaikideak.

Urte asko joango ziren Estatuaren jabari Publikoa eta Errege Etxearen jabari Partikularra bereizteko, erresuma erregearen negozio partikularra ez izateko, eta oraindik herrialde guztietan modu homogeneoan gainditu ez den gaia dela esan behar da. Ilustrazioan sakondu behar izan zen, Ogasun Publiko Modernoa eta Banku Zentralak garatu eta sortu behar izan ziren erregeen helburu ekonomiko aseezinak mugatzeko eta soluzio demokratikoetan aurrera egiteko.

Erantzukizunik gabeak hiltzen dira gerretan, eta etsaien legezkotasunik ezan oinarritutako aldearen legezkotasunik eza da agerian utzi beharrekoa. Gerra ostean beti izaten dira herritarrentzat ezin okerragoak diren ondorio politiko, ekonomiko eta sozialak. Behera gerrak eta gora demokrazia.

 

*Fernando Merino Historian doktorea da EHUtik.
Artikulu hau LUMAk itzuli du euskarara.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude