Osatu dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo itzuliko saioak

  • Lehenengo faseko zazpi saio jokatu ostean, badakigu zeintzuk izango diren finalaurrekoen lehenengo itzulian kantatuko duten bertsolariak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 12a - 10:27
Nerea Elustondok irabazi du Aguraingo saioa. Bertsozale Elkartea
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Larunbateko eta igandeko saioen ostean, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten finalaurrekoen lehenengo itzuliko lau saioetan. Lehenengo faseko saio bakoitzeko 7 irabazleak zuzenean pasatu dira hurrengo fasera; irabazleez gain, puntu gehien batzea lortu duten hurrengo 10 bertsolariak ere igaro dira finalaurrekoetara.

Hori kontuan izanda, 24 bertsolari lehiatuko dira finalaurrekoetako lehenengo itzulian: izena eman duten 2022ko zazpi finalista eta lehenengo faseko saioetatik sailkatu diren 17 bertsolari. Hurrengo lau saioak, Larraun-Lekunberrin, Eibarren, Miarritzen eta Gernika-Lumon jokatuko dira.

Horrela geratu dira osatuta:

Urriak 24 | Larraun-Lekunberri

Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza arituko da.

Urriak 31 | Eibar

Igotz Alkorta Irastorza izango da saioko aurkezlea.

Azaroak 7 | Gernika-Lumo

Igor Menika Bengoetxea izango da saioko gai-jartzailea.

Azaroak 14 | Miarritze

Ainhoa Larretxea Agirrek gidatuko du saioa.

Saio guztiak 17:00tan hasiko dira, eta sarrerak eskuragai dituzue www.bertsosarrerak.eus atarian. Finalaurrekoetako saioak ETB 1 ON katean zuzenean emitituko dira. Horretaz gain, orain arte bezala, Hitzetik Hortzerako saioak igandeetan izango dira, 15:00etan, eta bertsoaldiak bertsoa.eus-en eskegiko dira, astelehenetan.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.