ARGIA.eus

2022ko ekainaren 25a

Osasungintza euskalduntzearen aldeko itxialdia asteazkenetik ostegunera Leioako Campusean

  • Medikuntza Graduko euskarazko matrikulazioa behera doala-eta egoera gero eta okerragoa dela salatu du Medikuntza Asanbladak. Dekanotzaren konpromiso falta gaitzetsi dute.

Topatu.eus @topatu_eus
2017ko martxoaren 29a

Ikasleek itxialdia egingo dute asteazkenetik ostegunera Medikuntzako Fakultatean. Medikuntzako Graduan euskararen egoera gero eta okerragoa dela salatu dute, hain zuen: euskarazko matrikulazioak behera egin du, eta, beraz, euskarazko klaseen murrizketa egon daitekeela uste dute ikasleek.

Medikuntza Asanbladaren arabera, dekanotzak ez du konpromisorik hartzen gai honekiko, eta klaseen murrizketen arriskua ez ezik beste eskubide urraketa ugari daudela gaitzetsi dute: "plaza elebidunak elebakar bihurtzea, euskarako irakasleen kontratazio eta lan baldintza okerragoak, hizkuntzaren garapenean apustua egiteko interes falta...". Gaineratu dutenez, medikuntza ez beste osasungintzako ikasketetan ere ez da ona euskararen egoera.

Ostegunean, manifestazioa

Asteazken eta ostegunerako egitarau oparoa prestatu dute Medikuntza Asanbladako kideek, eta ostegunean Leioako campuseko  beste ikasleekin batera egingo duten euskararen aldeko manifestaziora deitu dute.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Euskalgintza  |  Osasuna  |  EHU

Euskalgintza kanaletik interesatuko zaizu...
2022-05-25 | ARGIA
Larunbateko manifestazioa “abiapuntua” besterik ez dela izan adierazi du Euskara Aurrera ekimenak

Euskararen aldeko “olatu berri eta berritu bat” altxatzera deitu du, elkarlana oinarri. Administrazio publikoei eskatu die euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten hizkuntza politikak garatzeko.


Gazte Euskaltzaleen Sarea
"Euskarak ez du aurrera eginen, eraman egin behar da"

Gazte belaunaldi berria batu da euskararen aldeko borrokara, eta manifestazio koloretsua egin dute larunbatean Donostian, Euskara Aurrera lelopean. Mobilizazioa bera antolatzea izan da Gazte Euskaltzaleen Sarea (GES) eragile sortu berriaren lehen erronka, eta urduritasuna nabari... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


2022-05-17 | ARGIA
Ikus-entzunezkoen Espainiako legeak euskararen presentzia duina bermatzeko jaso behar lituzkeen puntuak zehaztu dituzte eragileek

Ikus-entzunezkoen Espainiako legea onartzeko prozedura azken txanpan dela, une erabakigarria dela eta “gure hizkuntzaren presentzia duina bermatzeko” legeak hainbat puntu jaso beharko lituzkeela gogoratu dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleen Topaguneak,... [+]


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Euskaraldiaren antolatzaileek herritarren aktibazioan jarri dute azpimarra

Euskararen normalizazioaren alde Korrikak berpiztutakoa Euskaraldiarekin segi behar dela gogorarazi dute ekimenaren aurkezpenean, eta herritarrei dei egin diete aktiboki parte hartzera, ahobizi eta belarriprest gisa ez ezik, antolakuntzan ere bai. Euskaraldian ere "hitzez... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude