Osasun publikoaren aldeko manifestua: EAEko BPGaren %1 gehiago Osakidetzarentzat

  • Hamar erakundek sinatutako idatzian “egoera hobetzeko” 50 puntu proposatu dituzte. Ekarpen zehatzak egiteko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari.


2016ko ekainaren 23an - 11:36
Osasun publikoaren egoera salatzeko iaz egindako protestetako bat. (Argazkia: LAB)

“Osasun publikoaren sistema jasangarri egiteko” esku-hartzeak proposatzen dituen idatzia kaleratu dute medikuntza arloko zenbait erakundek. Osatzen, Osalde, Osasun Mentalaren Elkartea, ARSCAVI, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, EKA, Medicus Mundi, EFEK, Munduko Medikuak eta Hartu-emanak elkarteek sinatu dute 50 puntuko manifestua.

Testuaren bultzatzaileek adierazi dutenez, “etorkizunean gero eta jende gehiago egongo da egoera zaurgarrian osasun baldintzei dagokienez, eta adinekoak gero eta urte gehiagoz biziko dira”. Horregatik, zaintza profesional eta osasun zerbitzu gehiago beharko dela adierazi dute.

Zenbait eskaera egin dizkiete agintariei, osasun publikoa hobetzeko neurriak hartu ditzaten. Esaterako, datorren legegintzaldian EAEko BPGaren %1a Osakidetzara bideratzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Era guztietako proposamenak egin dituzte. Hala nola, lehen mailako arreta sendotzea, kontratu profesionalen prekarizazioarekin amaitzea, Espainiako osasun sisteman abortatzeko eskubidea arautzen duten legeak betetzen direla bermatzea edo pedagogia egitea medikuntza muga etikoak eta teknikoak dituen zientzia dela zabaltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Amurrio, Okondo, Urduña eta Orozkoko Udalek ez dute parte hartuko Laudiok deitutako bileran Osakidetzaren egoera lantzeko, "desleialtasuna" leporatuta

EAJk eskualdean gobernatzen dituen tokiko erakunde guztiek iragarri dute ez dutela parte hartuko Laudioko Udalak deitutako bileran. Guztiek egotzi diote EH Bildu eta Omniako udal gobernu taldeari erakunde desleialtasuna erakustea, hedabideetan horren berri emateagatik, euren... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude