"EZpass Nora Goaz?" kolektiboak eta Bagabiltza taldeak lau mediatekatan salaketa ekintzak egin dituzte azaroaren 24an. Hauetan sartzeko osasun pasea derrigorra dela eta horrek "diskriminazio sanitarioa" eragiten duela adierazi dute, eta kontraesan hau ere azaleratu dute: "Liburu-dendetan jendea metatzen utziko dugu osasun paserik galdegin gabe, mediateketan sartu ezin dugun bitartean. Ez du batere logikarik".
Kanbon, Uztaritzen eta Baionan elkarretaratzeak egin ditu Ezpass Nora Goaz? kolektiboak azaroaren 24an eta Donibane Garazin Bagabiltza taldeak. "Liburu-dendetan jendea metatzen utziko dugu osasun paserik galdegin gabe, mediateketan sartu ezin dugun bitartean. Ez du batere logikarik. Batez ere bilaketa bat egiteko heldu bazara, osasun pasea ez da beharrezkoa, oinarrizko eskubide bat delako", adierazi du Elisabeth Charriau Ezpass-eko kideak, Kazeta hedabideak jaso duenez.
Beste hainbat kontraesan ere agerian jarri ditu kolektiboak: "Derrigorrezkoa da musika eskoletan baina ez kontserbatorioan bertan formakuntza egiten delako". Gazteengan duen eragina nabarmendu dute ekimen honen bultzatzaileek: "segregazio sanitarioaren biktima dira. Jada ezin dute klub batean kirolik egin eta ezin dute hainbat zerbitzu publiko edo espazio pribatuetara joan, adibidez, mediatekak edo zinemak. Egoera onartezina bizi dute, kultura debekatua dutelako".
Kolektiboak ekintza burutu du iparraldeko 3 mediaketetan. Osasun paserik gabe, doako kulturarik ez da guretzat, haurrentzat.
Aldiz Fnaceko ateak zabal zabalik dira denentzat...
Diskriminaziorik ez!
Pasaporterik ez!
Nora goaz? pic.twitter.com/HBVx8c238Y
— EZpass!-Nora goaz? (@ezpass_g) November 24, 2021