Osakidetzan arreta euskaraz jasotzeko eskaerak batuko dituzte Oñatin

  • Osakidetzak gaixoari bidaltzen dion osasunari buruzko informazioa gaztelaniaz jasotzen da gaur egun. Informazio hori euskaraz ere izan dadin kanpaina bat abiaraziko da Oñatin otsailaren 17an.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 02an - 12:17
Aitor Montes medikua, Arrasateko Jai Zale tabernan, 2015ean. (Arg.: Goiena)

"Altaren txostenak, historia klinikoa, arreta espezializatua, pediatria, larrialdiak... dena jasotzen dugu gazteleraz. Euskaraz jasotzeko eskatu egin behar dugu. Osasun arreta euskaraz eskatzen badugu, orduan ikusiko dute horren beharra, eta hasiko dira eskaintzen. Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta gehiago eskainiko dute, eta horrek eskaera gehiago ekarriko du ezinbestean", dio Aitor Montes medikuak eta ekimen honen bultzatzaileak.

Testuak prest

Osakidetzan arreta euskaraz jasotzeko eskaerak aplikazio informatikoak erabiliz helaraziko dizkiote EAEko osasun zerbitzuari. Eusko Jaurlaritzaren Elebide edo Behatokiaren Akuilu aplikazioa erabilita bidaliko dituzte eskaerak. "Bospasei ordenagailu ekarriko ditugu erabilera anitzeko gelara. Dokumentazio klinikoa, ekografiak, pediatria, ginekologia eta traumatologia zerbitzuak eta erresonantzien emaitzak euskaraz jasotzeko eskaria jasotzen dituzten idatziak prest ditugu eta helburua da herritarrak euren izenean bidaltzea eskaera hauek Osakidetzara", dio Kepa Elortza oñatiarrak.

Montesek adierazi duenez, eskaera kopurua handitzea da ekimen honen helburua: "Datu bat ematearren, 2013an, Elebiden, osasun arloan hizkuntza urraketengatik 20 kexa jaso ziren urte osoan. Joan den urtean Arrasateko Jai Zale tabernan egin genuen ekimenean, berriz, 78 kexa eta iradokizun batu genituen; arratsalde baten kopurua laukoiztu egin zen. Orain, Oñatin egingo dugu, eta, bailarako beste herrietan eginez gero, arreta euskaraz jasotzeko eskaeren kopurua nabarmen igoko litzateke".

(Albiste honen originala Goienakoa da eta CC-BY-SA lizentzia baliatuta ekarri da ARGIAra).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Zenbat kostatzen den euskaldun izatea

Euskara ikasi eta erabiltzen hasi nintzenean, berehala jabetu nintzen euskaldunentzat haietako beste bat gehiago bilakatu nintzela (gasteiztar euskaldun berria izanda azken bagoietakoa, baina barruan). Nire artean pentsatzen nuen Euskal Herria herri ederra zela; etimologikoki... [+]


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude