Osakidetzako 2016-2017ko LEPen filtrazioaren harira bi pertsona epaituko dituzte

  • Gasteizko epaitegiak ahozko epaiketa egitea erabaki du, eta espetxe zigorrak eskatu ditu.

eitb

2026ko otsailaren 10ean - 16:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Osakidetzako 2016-2017ko lan eskaintza publikoan ustez filtrazioa egiteagatik epaituko dute Donostia ospitaleko Kirurgia Plastikoko, Estetikoko eta Konpontzaileko espezialitateko zerbitzuburua. Eta filtrazio horretaz baliatzen saiatzeagatik azterketari bat, orduan zerbitzuburu horren semearen neska laguna zena. Lehenari sekretuak agerraraztea leporatzen dio fiskalak, bi urteko espetxe zigorra eta lan edo kargu publikorako bost urteko debekua eskatu du bere aurka. Oposiziogileari enplegua lortzeko informazio hori baliatzeko saiakera egin izana leporatu dio, urte bateko kartzela zigorra eskatu du, eta zozrtzi urtez laguntza publikoka jaostzeko debekua. Arabako Probintzia Auzitegian egingo dute ahozko epaiketa.

Hemeretzi lagun ikertu zituzten orotara Osakidetzako LEPen kasuan. Gasteizko Bigarren Instrukzio Epaitegiak hamazazpi akusaturen aurkako auzia artxibatu zuen, “legez kontrako delitua egin izanaren arrazoizko zantzurik” ez zegoela argudiatuta. Gainerako bi auzipetuentzat behin-behinean artxibatu zuen kausa, eta hori da Gasteizko epaitegiak ireki berri duena.

Denbora igaro ostean Osakidetzak lan publikorako plazak esleitu zituen, baina beren karguak utzi zituzten Jon Darpon sailburuak, Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak, Juan Carlos Soto Giza Baliabideen zuzendariak eta Xabier Balerdi zuzendariordeak.


Iruzurra Osakidetzan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.