argia.eus
INPRIMATU
Osakidetzak informatika zerbitzuak "pribatizatu" nahi dituela salatu du LABek
  • LABek Osakidetzaren azpikontratazio bat behin-behinean geldiaraztea lortu du. 2.000.000 euroko kontratuan aurreikusitako lanak egiteko langileak Osakidetzak badituela salatu du, eta zerbitzu publikoak pribatizatzeko urrats bat gehiago dela.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 20a
Argazkia: LAB

LAB sindikatuak helegitea jarri du kontratu errekurtsoen organoan, Osakidetzak azpikontratatu nahi zuen informatikako bulego teknikoaren proiektua kautelaz geldiarazteko. Hain zuzen ere, Osakidetzaren informatika zerbitzuan lan horiek egiteko gai den pertsonala eduki arren urtero 2.000.000 euroko kostua izango duen azpikontratazioa egiteko asmoa zuen Osakidetzak.

Sindikatuak salatu duenez, "diru publikoaren xahuketa larria izateaz gain, Osakidetzako hainbat zerbitzu pribatizatu eta azpikontratatzeko bidean beste urrats bat baino ez da honakoa. Sagardui sailburuak adierazitako kultura aldaketa delakoaren barnean beste pauso bat".

LABek salatu du Osakidetza informatika zerbitzuak "pribatizatu nahian" ari dela

"Diru publikoaren xahuketa larria izateaz gain, Osakidetzako hainbat zerbitzu pribatizatu eta azpikontratatzeko bidean beste urrats bat baino ez da honakoa. Sagardui sailburuak adierazitako kultura aldaketa delakoaren barnean beste pauso bat"

Leer más: https://www.europapress.es/euskera/noticia-labek-salatu-du-osakidetza-informatika-zerbitzuak-pribatizatu-nahian-ari-dela-20220720105416.html

(c) 2022 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

LABek gaineratu du Osakidetzaren informatika zerbitzua aspalditik dela “desegite politiken biktima”. Horren eraginez, zerbitzu publikoen egiturak “hustutzen” direla eta zerbitzu horretako langileen baldintzak “erabat prekarioak” direla dio sindikatuak.

Osakidetzak azpikontratatzen dituen enpresa pribatuak “sarritan, kasualitatez, EAJko kideak buru dituzten enpresak” direla salatu du LABek, eta hori “are nabarmenagoa” dela informatika-enpresei dagokienez. Hain zuzen ere, azaldu dutenez, "hainbat informatika enpresa sortu, elkartu, desegin, birsortu egiten dira Osakidetzaren informatika zerbitzu pribatizatuen inguruan, baina, aldaketak aldaketa, enpresa hauetako buru gisa, eta, hortaz, pribatizazioen onuradun gisa agertzen diren pertsonak sarri askotan berdinak izaten dira".

Osakidetzako zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzari –EAJko eta PSEko Gobernuari–, "osasun publikoa eraisteari uzteko" eskatu diote. Konponbiderako plantilla nahikoa izatea langileen parte-hartzea bermatu behar dela azpimarratu du sindikatuak. Kalitatezko osasungintza publikoaren defentsan pribatizazioaren bidea "indar guztiz borrokatu eta geldiarazten" saiatuko dela gaineratu du.