Osakidetzak immigranteei zerbitzuak “murrizteko” neurriak hartu ditu, ELAren arabera

  • ELAk salatu du osasun zerbitzu unibertsalak murrizteko neurriak hartu dituela Osakidetzak eta eskatu du erabakia atzera botatzeko.


2014ko azaroaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Osasun zerbitzu unibertsala "gizaki izate hutsagatik" bermatuta egon beharko litzateke ELAren ustez (argazkia: El Pais).

Osasun zerbitzuetan aldaketak iragarri zituzten asteartean Eusko Legebiltzarrean eta Osasun sailburuak esan zuen 17.000 pertsonari “osasun txartela” emango zitzaiela. ELAk salatu du aldaketa horiek "murrizketak" eragiten dituztela.

Sindikatuak azaldu du batetik, “osasun txartelak” ez duela osasun zerbitzu osoa bermatuko, “larrialdi zerbitzuak” baizik. Bestetik, gutxienez urtebetez erroldatuta ez bazaude edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarik ez badaukazu, larrialdi zerbitzuak ere ordaindu egin beharko direla esan du.

Sindikatuaren hitzetan “onartezinak” dira aldaketa hauek: “Gizaki izate hutsak bermatu behar luke osasun zerbitzu unibertsala”.

Gaineratu du, aldaketak ez direla Espainiako Gobernutik etorri, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak direla.

Atzera botatzeko eskaera

ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio aldaketak “bertan behera uzteko” eta “egoera guztietan” osasun zerbitzu unibertsala eskaintzeko.

Osakidetzako langileen kode deontologikoa arauen gainetik dagoela gogorarazi du sindikatuak, eta beraz, langileak osasun zerbitzu “osoa” ematera behartuta daudela esan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Jaioberrien orpo-probak 14 gaitz bilatuko ditu aurrerantzean EAEn, antzeman daitezkeen 50 gaitzetatik oraindik urrun

Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]


1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Lehen arreta eta lan-baldintzak indartzeko premia

Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.


Eguneraketa berriak daude