Oroimenaren harra eta beharra: memoria historikoa lantzen Gasteizko institutu batean

  • Oroimenaren Harra Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuko irakasleek prestatu duten baliabide interesgarri bat da. Oroimen historikoa eskolara eramateko ahalegin bat da. Gaurko garaien zeinua da, edo horrela entzuten ari gara behintzak, gazteak eta ikasleak ezjakin ageri direla iragan hurbilarekiko, edo are jarrera atzerakoi edo mespretxagarrien biltegi bihurtzen ari direla gazte koadrila zenbait. Ba horri ezagutzaz aurre egiteko ekimena da Oroimenaren Harra.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko ekainaren 16an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hala aurkeztu dute ekimena irakasleek: "Azken bolada honetan irakasleon artean gai honen inguruko kezka nabarmen handitu da, ikasleek gero eta gutxiago ezagutzen baitute gure aurreko belaunaldiek 1936ko gerran eta Francoren diktaduran bizi behar izan zutena. Horretarako egokia iruditu zaigu Euskal Herrian egin diren makina bat lan gune bakar batean biltzea, hain zuzen ere, hezkuntzan lanean gabiltzanok oroimen historikoa eskolara eramatea errazago izan dezagun."

Aurre egiteko, ezagutzaren transmisioa: "transmisioak bermatzen du jakintza belaunaldi batetik bestera pasatzea. Esan liteke garai ezberdinak lotzeko balio duen katea dela transmisioa, garai ezberdinetako katebegiak lotzen dituena."

Eta materialak horretarako:

  • Unitate didaktikoak, testuen lanketa, sareko baliabideen aurkibideak...

Gai konkretuak landu izan dituztenak, besteak beste:

  • LGBTIQ+ komunitetaren jazarpena, Martxoaren 3ko gertakariak, euskararen zapalkuntza, Gerra Zibilean erbesteratutako haurrak, Otxandioko edo Gernikako bonbardaketak, genero arrakasla eta emakumeen zapalkuntza...

Ekimen zehatzen zerrenda bat dator, Koldo Mitxelena institutukoak eta baita beste euskal ikastetxe batzuetakoak, ez baitira Gasteizkoak bakarrik ari honetan. Eta hain zuzen ere, webgunearen lehen orrian gonbidapeba dago beste material batzuk landu dituztenentzat, kontaktuan jartzeko.

Duela gutxi izandako Udaltop jardunaldietan, Institutuko Josean Bueno irakasleak hain zuzen Oroimenaren Harra ekimenaren barruan euskararen memoria historikoa nola landu duten azaldu zuen. Hemen daukazue bideoa.

Ikus https://oroimenarenharra.koldomitxelena.net 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...