Ordainketa elektronikoetara saltoa egingo du Euskoak

  • Eusko monetak beste aurrerapauso bat eman nahi du eusko numeriko edo digitalaren sorrerarekin. Monetatik abiatu zen proiektuak ordainketa digitaletara ere iritsi nahi du, interneteko kontuak eta ordainketa txartelak abian jarriz. Prozesuan parte hartzeko abenduaren 1ean Baionan egingo den ezohiko biltzarrera joateko gonbita egin dute.

Euskoak (Arg.: Isabelle Miquelestorena)

2016ko azaroaren 29an - 09:52

Euskoa billeteak eta ordainketa numerikoa batzen dituen lehen tokiko moneta izateko bidean da. Ekimenaren bultzatzaileek bi urtez lan egin ondoren, teknikoki prest daudela azaldu dute, eta bide juridikoa zabalik dutela. Horretarako erabiltzaileentzat ordainketa txartelak egitea proposatzen dute, internet kontu batekin. Erabiltzaileek kontu hori doan sortzeko aukera izango dute, Euskal Moneta elkarteak kudeaturik.

Era honetan telefono mugikorretatik eta ordenagailuetatik dirua trukatzeko aukera egongo da, baita eusko kontuen artean mugimenduak egiteko ere. Bestalde, ordainketa txartel baten bidez saltokietan erosketak egiteko edo aldaguneetan billeteak ateratzeko baliagarria izango da.

2013an billete moduan sortu zenetik, 30.000 eusko baino gehiago banatu dira tokiko elkarteetan eta Ipar Euskal Herriko hainbat saltoki elebidun bihurtzeko baliagarria izan da. Euskoari esker 200 harreman komertzial berri baino gehiago sortu direla azaldu dute bultzatzaileek.

Proiektuak aurrera egin dezan, prozesuan parte hartzeko deia egin du Euskal Monetak. Horretarako dei egiten dute abenduaren 1ean Baionako Manu Robles Arangiz Fundazioan arratsaldeko zazpietan egingo den euskoaren ezohiko biltzar nagusira.

“Euskoa gehiago hedatuz, elkarrekin, Euskal Herri euskalduna, solidarioa eta ekologikoa eraikitzeko urrunago joateko aukera emanen digu!”, adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskoa
Euskal Monetak ia 70.000 eusko banatu ditu erabiltzaileek babestutako 44 elkarteren artean

Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.


2023-04-17 | Enbata
1.500 pertsona Ezpeletan, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]


Euskoaren 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Ezpeletan

Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.


2022-10-05 | Enbata
Euskal Monetak 61.281 eusko eman dizkie 58 elkarteri

Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.


2022-09-29 | Euskal Irratiak
"Laster 3.500.000 Eusko izanen dira zirkulazioan"

Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]


Eguneraketa berriak daude