Bi zerrenden arteko lehia izan dute Ozaze-Züharan (Zuberoa) eta herri ttipientzat ohikoa ez bada ere, bien artean banatuak ziren abertzaleak. Maite Etxeberria orain arteko auzapez abertzalearen zerrenda atera da garaile.
Doi-doietarik gailendu da Christelle-Maddalen Harislurren zerrenda Ozaze-Züharan: 45 boz jaso ditu eta pareko zerrendak 41.
Harislurren zerrendan dago azken sei urteetan auzapez izandako Maite Etxeberria.