Orain arteko auzapeza atera da lehen Maulen, eta bigarren itzulia ukanen dute

  • %44,18 lortu du Louis Labadot auzapez komunistak Maulen. Bigarren atera da abertzaleak ere biltzen dituen Beñat Elkegarayen zerrenda, botoen %29,60 eskuraturik; eta hirugarren Armanda Accoceren lista, botoen %26,20 jasota.


2026ko martxoaren 15ean - 19:41
Azken eguneraketa: 2026-03-16 18:04
Mauleko auzapeza, Louis Labadot. Sud Ouest
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bigarren itzulia ukanen dute Zuberoko hiriburuan. Lehen atera da orain arteko auzapez Louis Labadot –%44,18–, eta bigarren Beñat Elkegaray abertzalearen lista, botoen %29,60 jasota. "Apolitikoa" den hirugarren zerrendak botoen %26,20 eskuratu ditu. Azken honek zerrendaburu du Armanda Accoce, 2020an auzapezgoa galdu zuen Michel Etchebesten axuanta izandakoa.

Lehia gogorra egon zen 2020an: Labadot atera zen garaile lehen itzulian –615 boto–, ordura arteko auzapez Etchebest bigarren (547 boto) eta hirugarren Elkegaray –473 boto–; baina ez zen aliantzarik lortu euskaldunen kontra dabilen komunista jakobinoari bidea mozteko eta triangeluarra izan zen bigarren itzulian, Labadoti bidea erraztuta –Labadotek 748 boto, Etchebestek 709 eta Elkegarayk 397–. Ondoko egunetan ikusiko da aldi honetan ere hiruen arteko lehia errepikatzen duten ala bateratze bat adosten duten.

Maule-Lextarre

Zenbatua: %
Eguneratua:
zinegotzi
Gehiengoa:
2020
2026


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.